EBren baitan euskararen ofizialtasuna sustatzen laguntzeko eskatu dio Oihane Agirregoitiak Irlandako gobernuari

EAJ-PNVko eurodiputatua gaur bertan, Estrasburgon, Irlandako ministro Dara Callearyrekin batzartu da, herrialde horrek 2026ko bigarren seihilekoan EBren txandakako presidentetza hartuko duela gogoan

EBren baitan euskararen ofizialtasuna sustatzen laguntzeko eskatu dio Oihane Agirregoitiak Irlandako gobernuari 25Azaroak
AzaroaK 25 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Hizkuntza politikaz eta irlandarraren sustapen politikaz hitz egiteko asmoz  Europar Parlamentuko gutxiengoen eta hizkuntzen Intertaldeak gaur, asteartearekin, Estrasburgon (Frantzia) egin duen bileraren harira, Irlandako Landa eta Erkidegoaren garapenerako eta Gaeltach eskualderako (irlandera komunitatearen hizkuntza tradizionaltzat duen eskualdea)  ministro Dar Callearyrekin batzartu da EAJ-PNVko eurodiputatu Oihane Agirregoitia. Topaketa honetan eta 2026ko bigarren seihilekoan EBren presidentetza Irlandak hartuko duela gogoan, Agirregoitiak herrialde horretako ordezkariari eskatu dio Europako erakundeetan euskara, galiziera eta katalaneraren ofizialtasuna sustatzen lagun dezala.

“Gaurko aukera hau baliatu nahi nuke, 2026ko bigarren seihilekoan, EBren txandakako presidentetza hartzen duzuenean, gai hau zuen agendan jasotzeko eta europar erakundeetan euskara, galiziera eta katalanera bezalako hizkuntzen estatus ofiziala sustatzen laguntzeko eskatzeko”, esan dio eurodiputatu jeltzaleak Intertalde honetako beste eurodiputatuekin batera egin duen bileran.

Agirregoitiak Calleary ministroari eskertu dizkio irlandarra babesteko eta sustatzeko asmoz Dublinietik egiten ari diren lanari buruzko azalpenak, eta  jakinarazi dio Eusko Jaurlaritza ahalegin berbera egiten ari dela Euskadin. “Eredugarri zarete guretzat, Euskaditik  zuei begira baikaude. Bide-erakusle dugu zuek Europako erakundeetan egin duzuen prozesua”, azpimarratu du euskal eurodiputatuak.

Irlandera da Europar Batasunean estatus ofiziala lortu duen azken hizkuntzetako bat. 2005ean lortu zuen  Irlandako gobernuak Europar Batasunaren Kontseiluari eginiko eskakizunak estatu kide guztien babesa jaso zuenean. Irlanderaren ofizialtasuna 2007an sartu zen indarrean. Hala ere, 2022ra arte atzeratu behar izan zen, interprete eta itzultzaile faltagatik. Gaurko eztabaidan, Callearik  Intertaldeko kideen aurrean azaldu ditu  gazteen artean, hezkuntzan eta sektore pribatuan, irlanderaren erabilera sustatzera begira egin dituen lanak. Ildo beretik azpimarratu ditu egun planteatzen zaizkion erronkak, bereziki gazteen artean, eta herrikideak deitu ditu  euren hizkuntza erabiltzera eta hitz egitera.

 

Interesatu Zaitez