Buenos Aires probintzian Emakume eta Aniztasun gaiak daramatzan ministroarekin batzartu dira gaur Miren Martiarena eta Oihane Agirregoitia

Topaketan jorratu dituzte ,besteak beste, genero berdintasun politikak, emakumeen eskubideak Argentinan, memoria historikoaren garrantzia eta Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko akordioa berresteko prozesua

Buenos Aires probintzian Emakume eta Aniztasun gaiak daramatzan ministroarekin batzartu dira gaur Miren Martiarena eta Oihane Agirregoitia 20Azaroak
2025
2025 AzaroaK 20 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Euzkadi Buru Batzarrean kanpo harreman, berdintasun, gazteria gaietarako eta Helduak erakundearen burukide arduradun Miren Martiarena eta EAJ-PNVko eurodiputatu Oihane Agirregoitia gaur, ostegunarekin, Bilbon batzartu dira Buenos Aires probintzian Emakume eta Aniztasun gaiak daramatzan ministro Estela Elvira Diezekin eta  Bakea eta Elkartasuna Euskadi gobernuz kanpoko erakundearen ordezkari Beatriz Plazarekin.  Alderdi bietatik balioetsi dute Euskadi eta Argentinaren arteko harreman historikoa eta sendotzeko ahaleginak egiteko prest agertu dira.

Topaketan jorratu dituzte, besteak beste, Javier Mileiren Gobernuaren genero berdintasun politikak eta giza eskubideekiko errespetua, eta desagertutako pertsonak eta harreman familiarrak identifikatzeko datu genetikoen bankuaren  eta memoria historikoaren garrantzia.  Era berean, hizpide izan dute datorren urteko efemeridea, Argentinako azken kolpe militarraren 50. urteurrena beteko dela gogoan izanik.

Bilera berean aztertu dute Europar Batasunaren eta Mercosurren (Argentina, Brasil, Paraguay eta Uruguay) arteko akordioa berresteko prozesua,  zeina  iragan irailean Europar Batzordeak Europar  Kontseiluari eta Parlamentuari  aurkeztu  baitzien,  bai eta akordioaren edukiaren inguruan zaindu beharreko gardentasuna ere, gai honen inguruan egon daitezkeen zalantzak argitzera begira.

Interesatu Zaitez