EAJ-PNV-k neurriak eskatu ditu Bruselan, alturako ontzidia eskoziar kaletan jarri diren mugetatik babesteko

Oihane Agirregoitia eurodiputatuak Europar Batzordeari ohartarazi dio inposatutako muga horrek sektorearen egonkortasun ekonomiko eta soziala mehatxatzen duela

EAJ-PNV-k neurriak eskatu ditu Bruselan, alturako ontzidia eskoziar kaletan jarri diren mugetatik babesteko    04Azaroak
2025
2025 AzaroaK 04 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Eskoziako gobernuak itsasoko 42 gunetan, 32.000 kilometro koadroko zabalera batean, kostatik 12 eta 200 itsas mila bitartean, muga ezartzeko hartu duen erabakia “mehatxu bat da Europar Batasunaren barruan praktikatzen den artisau- arrantza eta alturako arrantzarentzat”, euskal ontzidia barne harturik, bai eta “Europar Batasunaren eta Erresuma Batuaren artean izenpetutako merkataritza eta lankidetza akordiorako ere”. Hala salatu du Oihane Agirregoitia EAJ-PNVko eurodiputatuak Europar Batzordeari igorri zaion galdera multzo batean, non “alderdi ekonomikoan, sozialean eta ingurumenean” oreka lortzea “funtsezkoa baita sektorearen “egonkortasun ekonomiko eta soziala bermatzeko”.

“Rockall bezalako arrantza-tokiak, itsas ekosistemak babesteko helburuarekin debekualdiak jo dituenak, euskal ontzidiak zituen sarbide-eskubide historikoen parte izan dira", adierazi du eurodiputatuak, eremu horretan izan duten arrantza-jarduera historikotik eratorritako eskubideei dagokienez. Neurriak urriaren 16an jarri ziren indarrean, eta arrantza-aparailu desberdinei aplikatzen zaizkie. Horrek beste buruhauste bat dakar sektorearentzat, eta iritsi da EBk eta Erresuma Batuak 2038. urtera arte beren kaletan sartzeko baimena berritu eta lau hilabete eskasera.

Eskoziako Gobernuak bere erabakian argudiatu zuen babestutako itsas eremuak ezartzeak "garrantzi nazionaleko espezieak eta habitatak" babesteko balio duela, eta "Eskoziako itsasoetan itsas biodibertsitatea babesteko eta kontserbatzeko funtsezko urratsa" direla. Horrek EAEko eta Europako ontzidian izan ditzakeen ondorio kaltegarrien aurrean, Agirregoitiak galdera bat erregistratu du Europako Batzordean, "arrantzaleak babesteko" hartu asmo dituzten "konpentsazio-neurriei" buruz, Eskoziako uretarako sarbidea mugatzearen aurrean. Gainera, eurodiputatu jeltzaleak epe eta baldintza posibleei buruz ere galdetu du, eta, azkenik, murrizketen ondorioen gaineko inpaktu ekonomikoari buruzko azterlanen bat abian jartzeko aukerari buruz”.

Interesatu Zaitez