Aldundiak 1.206,7 milioi euro banatuko ditu Bizkaiko udalerrien artean, beren burua finantzatzeko

Foru Aldundiko eta Bizkaiko udalerrietako ordezkariek adierazi dute ezen zuhurtzia eta erantzukizuna eskatu behar direla beti aurrekontu-kudeaketan

Aldundiak 1.206,7 milioi euro banatuko ditu Bizkaiko udalerrien artean, beren burua finantzatzeko 15Urriak
2025
2025 UrriaK 15 |
Bizkaiko Foru Aldundia

PARTEKATU

Gaur goizean egindako bileran, Bizkaiko Finantzetako Lurralde Kontseiluak 2026. urtean zehar lurraldeko udalerriei emango zaizkien funtsen zenbatespena onartu du: 1.206.756.554 milioi euro guztira: 1.195.498.361 milioi euro UDALKUTXAtik eta 11.258.193 milioi Gizarte Zerbitzuen Funtsaren bitartez.

Bi funts horiek % 6,71 gehitu egin dira (75,9 milioi euro), 2025eko ekitaldiko aurrekontuan jasotako zenbatekoen aldean eta % 4,23, 2025eko likidazioaren aurreikuspenaren aldean (2025eko likidazioaren berri datorren urteko otsailean edukiko dugu).

Bileran, funts horietarako (UDALKUTXA eta Gizarte Zerbitzuen Funtsa) 2025eko likidazio-aurreikuspenak ere aztertu dira. Behin betiko datuen berri, Finantzetako Lurralde Kontseiluaren otsaileko bileran izango dugu; hala ere, zenbatetsi da likidazioa positiboa izango dela (26,9 milioi euro) Bizkaiko udalentzat (% 2,38).

Foru Aldundiko eta Bizkaiko udalerrietako ordezkariek adierazi dute, foro honetan, ezen zuhurtzia eta erantzukizuna eskatu behar direla beti aurrekontu-kudeaketan, eta udal-erakundeen finantza-iraunkortasuna bermatzen jarraitu behar dela.

Udalkutxa - Udal Finantzaketarako Foru Funtsaren zenbatekoa erabakigarria da udalek hurrengo ekitaldiko aurrekontuak egin ahal izateko. Udalerrien arteko banaketa, besteak beste, irizpide hauen arabera egiten da: biztanleria, langabezia-tasa, ahalegin fiskala, ikastetxe publikoetako ikasgela-kopurua edo biztanleriaren sakabanaketa.

Finantzetako Lurralde Kontseilua

Finantzetako Lurralde Kontseilua Bizkaiko udalen eta Foru Aldundiaren arteko partaidetza- eta koordinazio-organoa da, udal finantzaketaren banaketaz arduratzen dena; horrez gainera, Bizkaiko Lurralde Historikoko sektore publikoaren ekonomia-finantza eta aurrekontu arloetako jarduera koordinatzen du. Hamar kidek osatzen dute: bost Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkariak dira eta beste bostek EUDEL - Euskadiko Udalen Elkartearen ordezkari dihardute, eta Bilboko, Amorebieta-Etxanoko, Isparterreko, Abadiñoko eta Trapagarango udalak dira.

Interesatu Zaitez