Aitor Esteban eta Jordi Turull Bartzelonan batzartu dira

EAJ-PNVren eta Junts per Catalunya-ren buruek beren lehen bilera ofiziala egin dute gaur, iragan martxoaren 30ean Esteban EBBren presidente izendatua izan zenez geroztik

Aitor Esteban eta Jordi Turull Bartzelonan batzartu dira 06Ekainak
2025
2025 EkainaK 06 |
EBB

PARTEKATU

Aitor Esteban eta Jordi Turull, EAJ-PNVren EBBko presidente eta Junts per Catalunyaren idazkari nagusi, hurrenez hurren, beren lehen topaketa egin dute gaur iragan martxoaren 30an, EAJk Donostian egin zuen IX. Batzar Nagusian Euzkadi Buru Batzarraren presidente izendatua izan ondoren.

Esteban eta Turull Bartzelonan elkartu dira ordu betez, eta elkarren artean aztertu dituzte egungo gai nagusien inguruan egiten dituzten planteamenduak. Hizpide izan dute Euskadi eta Kataluniako zein Estatu osoko egoera politikoa.

Estatuko legealdiak daraman bideari dagokionez, buru biek egiaztatu dute EAJ-PNVko eta Junts taldeko diputatuen botoak guztiz beharrezko eta ezinbestekoak direla legeak, aurrekontuak eta era guztietako ekimenak aurrera ateratzeko. Hala, buru biek ulertu dute beren lan politikoaren azken helburua dela euskal eta kataluniar hiritargoaren ongizatea sustatzea, eta adostu dute parlamentuan duten indarra baliatuko dutela  Euskadi eta Katalunia defendatzeko autogobernua erasotzeko edozein ahaleginaren aurrean eta nazio bien aitortza lortzera bideratutako ekimenak gauzatzeko.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Interesatu Zaitez