Plataforma digitaletan erabiltzaileak eta adingabeak babesteko neurriak bizkortzea eskatu du Euskal Taldeak

Idoia Sagastizabal diputatuak ikuskapenak eta zehapenak aktibatzeko eskatu du, Europako Zerbitzu Digitalen Erregelamenduak arautzen dituen legez kanpoko edukiak, desinformazioa eta Interneteko beste dinamika adiktibo batzuk kontrolatzeko neurriak ez betetzeagatik

Plataforma digitaletan erabiltzaileak eta adingabeak babesteko neurriak bizkortzea eskatu du Euskal Taldeak 28Maiatzak
2025
2025 MaiatzaK 28 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Diputatu jeltzalea kezkatuta agertu da Kongresuko osoko bilkuran Zerbitzu Digitalen Araudia ez garatzeak Interneteko erabiltzaileak eta, bereziki, adingabeak babesik gabe uzten dituelako. "MLBN izendatu zuten zerbitzu digitalen koordinatzaile 2024ko otsailean, baina oraindik ez du horretarako gaikuntzarik. Jagole bat dugu, baina agintaritzarik gabe, jarduteko plakarik gabe, ezin du araudia gainbegiratu edo betearazi, ezta ikuskatu eta, are gutxiago, zigortu ere", aurpegiratu dio Oscar Lopez Eraldaketa Digitaleko eta Funtzio Publikoko ministroari.

Idoia Sagastizabalek gogorarazi duenez, "Bruselak Espainia salatu du Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren aurrean arrazoi horregatik, gai hori premiazkoa eta sentikorra zelako, baina badirudi presa ez zela hain larria, gerora ez baitzituzten eskumen horiek gerora onartu zen dekretuan sartu", 2024ko urtarrilean onartutako omnibus dekretuari erreferentzia eginez.

Azaldu duenez, MLBNko zerbitzu digitalen koordinatzaileari esleitzen zaizkion funtzio horiek "funtsezkoak dira gazteenak babesteko eta defendatzeko, eta berandu gabiltza horretan". Gainera, gogorarazi duenez, "oraindik ez da izapidetu Ingurune Digitaletan Adingabeak Babesteko Lege Proiektua", eta, beraz, "algoritmoen aurrean babesik gabe egoten jarraituko dute".

 

 

Interesatu Zaitez