Eslovakiara bidean da Oihane Agirregoitia Europar Parlamentuak energia geotermikoa aztertzera bidali duen misio ofizialean

Euro ganberaren Industria, Ikerkuntza eta Energia batzordearen ordezkaritza bat gaurtik aurrera, maiatzak 26, hilaren 28ra arte, asteazkena, Bratislava eta Košicen izango da Eslovakiako gobernuko ordezkariekin eta aditu eta enpresekin energia horren potentziala ebaluatzeko

Eslovakiara bidean da Oihane Agirregoitia Europar Parlamentuak energia geotermikoa aztertzera bidali duen misio ofizialean 26Maiatzak
2025
2025 MaiatzaK 26 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Europar Parlamentuko Industria Ikerkuntza eta Energia Batzordearen ordezkaritza ofiziala, gaurtik aurrera eta maiatzaren 28ra arte, asteazkenarekin, Eslovakian izango da energia geotermikoaren potentziala ebaluatzeko eta bertako gobernuko ordezkariekin, aditu eta enpresekin hitz egiteko. Martin Hojsik liberala buru duen ordezkaritza horretako kide izango dira Oihane Agirregoitia eurodiputatu jeltzalea, Nicolás González Vasares sozialista eta Jens Gieseke eta Davor Ivo Stier kontserbadoreak.

Misio honen sorburua da 2024ko urtarrilean ganberak energia geotermikoaren inguruan hartu zuen erabakia, Europar Batzordeari eskatu baitzion berotze- eta hozte-estrategia bat garatzea, eta bero-ponpen inguruko jarduera plan bat antolatzea. Euroganberak ulertzen du energia geotermikoa baliabide baliotsua izan daitekeela energia berriztagarria sortzeko, argindarra era errentagarri batean eman dezakeelako, bai eta beroa eta biak aldi berean ere, eta potentzial handia eskaintzen du argindarraren eta bero-produkzioaren sektorearentzat eta lehengaiak iraunkortasunez eta jasangarritasunez produzitzeko, kalitatezko enplegua sortzeko pizgarri izan baitaiteke.

Eslovakia eredugarria da sektore horretan, baliabide geotermiko asko dituelako. Gaur hasiko duten bidaia honetan, eurodiputatuek herrialde horretako enplazamendu geotermikoak bisitatuko dituzte, Eslovakiako mendebaldean. Halaber, Košiceko Unibertsitate Teknikoko ikertzaileekin eta enpresa teknologikoetako eta teknologia garbietako enpresekin batzartuko dira, hauen artean GA Drilling eta SEAK Energetics. Ildo beretik, energia geotermikoaren eta bestelako politika zabalago batzuen potentziala jorratzeko asmoa dute Kontseilu Nazionaleko kideekin eta Eslovakiako gobernuko ordezkariekin.

Interesatu Zaitez