Jone Berriozabal: "Gasteizek bere nortasuna eta harrotasuna berresten ditu etorkizunari begira"

Gasteiz Euskadiko hiriburu dela 45 urte bete diren honetan, Araba Buru Batzarreko presidenteak adierazi duenez, "EAJ-PNVk hiriarekin duen konpromisoa hiriburutzaren kanonetik haratago doa, gasteiztarren ongizatean lagundu duten apustu argiak eta inbertsio garrantzitsuak eginez"

Jone Berriozabal: 23Maiatzak
MaiatzaK 23 |
Berria

PARTEKATU

Arabako Buru Batzarreko presidente Jone Berriozabalek positibotzat jo du Imanol Pradales lehendakariak hiriburutzaren kanona % 25 handituko duela iragarri izana. "Eusko Jaurlaritzak datozen lau urteetan 50 milioi euro inbertituko ditu Vitoria-Gasteiz hiriburu gisa indartzeko, kanpo-proiekzioa sustatzeko eta hiria ekonomiaren, gizartearen eta kulturaren arloetan dinamizatzeko, eta inbertsio hori euskal erakundeek Gasteizekin duten etengabeko konpromisoaren ondorio da", adierazi du.

ABBko presidentearen hitzetan, hiriburutzaren kanona "Euskadin funtsezko funtzioak betetzen dituen hiriak merezi duen aintzatespen instituzional eta politikoaren isla da".


Jone Berriozabalek adierazi duenez, EAJ-PNVk hiriarekin duen konpromisoa "hiriburutzaren kanona baino askoz haratago doa. "EAJ-PNVk gobernatzen dituen erakundeen benetako konpromiso leial eta etengabea da, gasteiztarren ongizateari lagundu dioten apustu argiak eta inbertsio garrantzitsuak eginez. Hiriko zerbitzu publikoen (ospitaleak, ikastetxeak, mugikortasun iraunkorra, museoak...) inbertsio, azpiegitura eta hobekuntza handien atzean Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Euzko Alderdi Jeltzalea daude, bere herriaren eta herritarren zerbitzura dagoen alderdia ", adierazi du.


EAJ-PNVren Arabako presidenteak Gasteiz Euskadiko hiriburu hautatu zutela 45 urte bete direnean egin ditu adierazpen horiek. "Hiriak euskal egitura instituzionalean duen eginkizun nagusiari balioa ematen dion efemeridea" nabarmendu du, eta gaineratu du "Gasteiz hiri moderno, atsegin, jasangarri eta erreferentziazkoa bihurtu dela, eta, bide horretan, EAJren lidergoa giltzarria izan dela, etorkizunean izango den bezala".
"45 urte geroago, Vitoria-Gasteizek bere nortasuna eta harrotasuna berresten ditu – gaineratu du –, eta etorkizunera begira egiten du, bere zentraltasuna, jasangarritasuna eta herritarren ongizatea indartzen dituzten proiektuekin. Eta memoriarekin ere egiten du, EAJ-PNVren erabakiari esker izan zela jakinda ".

Interesatu Zaitez