EAJ-PNVk ibilgailuentzako Europako ingurumen-etiketa bateratua bultzatzea proposatuko dio Gobernuari

Igotz Lópezek galdetuko du noizko amaituko den emisio errealetara egokitzeko egiten ari den bereizgarrien sistemaren berrikuspena

EAJ-PNVk ibilgailuentzako Europako ingurumen-etiketa bateratua bultzatzea proposatuko dio Gobernuari 23Maiatzak
MaiatzaK 23 |
Senatua

PARTEKATU

Datorren astearteko osoko bilkuran, Igotz López Torre EAJ-PNVko senatariak Estatuko Gobernuari galdetuko dio noiz amaituko den ibilgailuentzako ingurumen-etiketen sistemaren berrikuspena, emisio errealetara egokitzeko eta bidezkoago egiteko balioko duena.

DGT ingurumen-etiketak berrikusten ari da 2025ean, zorrotzagoak eta Europar Batasunaren jasangarritasun-helburuekin lerrokatuagoak izan daitezen, ibilgailuak ingurumen-inpaktuaren arabera sailkatuz, eta ez matrikularen arabera. Bestalde, EBk ez du ingurumen-eremuei buruzko araudi uniformerik, eta horrek arazoak sortzen ditu mugaz gaindiko eremuetan, Ipar Euskal Herriko Mankomunitatean Lapurdiko kostalde osorako derrigorrezko eranskailua ezartzean gertatuko den bezala. Hori dela eta, senatari abertzaleak Europako bineta harmonizatu bakarra bultzatzea planteatuko du ibilgailu bat estatu kide ezberdinetan sailkatzeko balioko duena.

Interesatu Zaitez