Aitor Esteban: “Alokairuen legeria aldatzen saiatuko gara segurtasun juridiko handiagoa emateko eta eskaintza handitzeko pizgarri gisa”

EBBren buruak adierazi duenez “ez dugu txarto ikusten” atzo PSOEK etxebizitza turistikoak gehiago zergapetzeko aurkeztu zuen proposamena, baina ildo beretik ohartarazi duenez “horrek ez du alokairuaren arazoa konponduko”

Aitor Esteban: “Alokairuen legeria aldatzen saiatuko gara segurtasun juridiko handiagoa emateko eta eskaintza handitzeko pizgarri gisa” 23Maiatzak
MaiatzaK 23 |
EBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

“Alokairuen legeria aldatzen saiatuko gara, segurtasun juridiko handiagoa emateko eta eskaintza handitzeko pizgarri izan dadin”. Euzkadi Buru Batzarraren presidente Aitor Estebanek hala erakutsi du etxebizitza merkatuaren egoerak eta etxebizitza eskuratzeko gaur egun dauden arazoek EAJ-PNVri eragiten dioten kezka. “Alokatzeko etxebizitzen merkatua zabaldu egin zen duela bi urte Etxebizitza Legea onartu zenean. Jabe asko daude etxebizitza alokatzera ausartzen ez direnak, pentsatuta, zati batean arrazoiarekin, maizterrak berme batzuk izango dituela jabeari zentzuzko denbora batean etxebizitza berreskuratzea eragotziko dietenak, alokairua ordaindu ez arren edo etxebizitzari erabilera desegokia eman arren”, azaldu du. Horregatik eta Etxebizitza Legeak “distortsioak eragin dituelako”, EAJ-PNVk ordenamendu juridikoan aldaketak egitea proposatzeko asmoa duela, alokatzeko etxebizitzen eskaintza pizteko eta etxebizitzak eskuragarriago jartzeko.

RNE irratian egin dioten elkarrizketan ete etxebizitza turistikoak zergapetzeko PSOEk atzo iragarri zituen neurriez galdetuta, Estebanen hitzetan “ekimena ez dugu txarto ikusten”, baina ildo beretik ohartarazi duenez “horrek ez du berez alokairuen arazoa konponduko”. “Neurri osagarriak hartu behar dira. Etxebizitza Legea ez da behar bezain zuzena. Alokatzeko zeuden etxebizitza asko salerosketara igaro dira edo etxebizitza turistiko gisa eskaintzera. Ez dut txarto ikusten gehiago zergapetzea turismorako merkatura igaro diren etxebizitza horiek”.

EBBren buruak jarraian hitz egin du Euskadiko eta Estatuko egoera politikoaz. Lehenari dagokionez, Estebanek ziurtatu duenez “Eusko Jaurlaritza sendo dago”, EAJ-PNVk iazko hauteskundeak irabazi ostean. “EAJk legealdia bide onetik eramango du PSEren laguntzarekin”. Estatuko egoeraz eta Atzerritarren egoera Arautzeko Lege Proposamenaz eta arestian aipatutako Etxebizitza Legeaz esan duenez “ematen du PSOE hasi dela Kongresuan geldituta zeuden ekimenak bizkortzen”.

Interesatu Zaitez