Vaquerok Kongresuko prentsa aretoetako “intimidazioa” arbuiatu du eta egiazko informazioa emateko eta jasotzeko eskubidea defendatu du

Euskal Taldeak, parlamentuko beste talde batzuekin batera, Kongresuko araudia aldatzeko proposamena aurkeztu du, kazetari profesionalen lana babesteko eta jokaera desegokien aurrean zehapen erregimena ezartzeko

Vaquerok Kongresuko prentsa aretoetako “intimidazioa” arbuiatu du eta egiazko informazioa emateko eta jasotzeko eskubidea defendatu du  20Maiatzak
MaiatzaK 20 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

“Buloak eta kontrastatu gabeko informazioa egiazko komunikazioari gailentzen ari zaizkion une honetan eta `fake news´ delakoak sare sozialetan ugaritu direla, jokoan jartzen  ari dira sistema demokratikoa eta erakundeak. Horregatik, egiazko informazioa eta kazetarien lana defendatzea, denoi dagokigun zeregina da”, azaldu du Euskal Taldeko bozeramaile Maribel Vaquerok, beste taldeekin batera Kongresuko erregelamendua aldarazteko aurkeztu duen proposamena azaltzean, jokaera desegokien aurrean zehapen erregimena ezartzera begira.

Ekimen honek erantzuna ematen die Kongresuko korridoreetan eta prentsa aretoetan eman diren gora-beherei, Gorteetan lan egiteko akreditazioa duten kazetari profesionalen jarduna oztopatzen baitute. “Oker dago aldarazpen honekin ganbera honetan gertatzen ari denaz informatzeko askatasuna mugatzea bilatzen dela esaten duena”, azaldu du bozeramaileak, “albistea oihuak eta probokazioak izatea ekidin nahi delako”, “horien helburu bakarra baita sistema demokratikoak eta erakundeak auzitan jartzea. Horregatik, halako portaerak defendatzea edo justifikatzea, erakunde sistema berari harrika egitea bezalakoa da”.

“Alde handia dago, erabatekoa, galdera deseroso edo desegokiaren eta irain, intimidazio edo errespetu faltaren artean”, amaitu du Vaquerok profesionaltasunez  lan egiten duten kazetariei bere babesa adieraziz. 

 

Interesatu Zaitez