Euskal Taldeak Espainiako Gobernuari erreklamatu dio Euskadiko unibertsitate mapa ez oztopatzeko eta bere eskuduntzak ez inbaditzeko

Joseba Agirretxea Euskal Taldeko diputatuak Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen ministro andreari erreklamatu dio Eusko Jaurlaritzatik eta Euskadiko unibertsitateen komunitateak aurkeztu dituen alegazioak aintzat hartzea eta unibertsitateen dekretua modifikatzea, ikasleen mesedetan

Euskal Taldeak Espainiako Gobernuari erreklamatu dio Euskadiko unibertsitate mapa ez oztopatzeko eta bere eskuduntzak ez inbaditzeko 14Maiatzak
MaiatzaK 14 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

“Arrazoi ugari daude dekretua modifikatu behar dela ulertzeko. Lehenengoa eta nagusia, berriro errepikatuko dizut, argi baino argiago gera dadin: Euskadiko eskumen esparrua inbaditzen du”. Hala defendatu du Agirretxeak Espainiako gobernua unibertsitateak sortzeko dekretua aldarazteko aurkeztu duen proiektuaren aurrean, Euskal Taldeak adierazi duen desadostasuna.

“Jakina gainbegiratu eta kontrolatu behar dela unibertsitate berriak nola sortzen diren, baina ez iezaguzu esan nola egin behar dugun, guk gure unibertsitate mapa behar bezala antolatuta daukagulako, gizartean eta esparru kultural eta ekonomikoan ondo integratuta dagoen sarearekin, eta behar den kalitatea bermatzen dugu, gainera”, defendatu du diputatu jeltzaleak.

“Euskadiko eskumen esparrua Gernikako Estatutuan argi eta garbi jasota eta behar bezala definituta dago” esan ondoren eta “unibertsitate politikaren kudeaketa Gobernuak PPrekin eta alderdi honek gobernatzen duen Autonomia Erkidegoetan izan ditzakeen hauteskunde- eztabaiden mende jarri behar ez da” deitoratu ondoren, j Euskal Taldeak dekretu proiektua arbuiatzeko orduan kontuan hartu dituen beste kontu batzuk laburtu ditu.

“Kontuan har itzazu gure alegazioak eta dekretua aldaraz ezazu. Utziozu Euskal unibertsitate sistemari orain arte bezala funtzionatzen. Akordioa adostu, egingarria eta beharrezkoa da”, amaitu du Agirretxeak.

Interesatu Zaitez