Kepa Zubiarrain eta Maite Peñaren arteko lan bilera

Kepa Zubiarrain Lazkaoko alkatea Maite Peña Gizarte Zerbitzuetako foru diputatuarekin elkartu da gizarte arloko erronkei eta proiektuei buruz jarduteko

Kepa Zubiarrain eta Maite Peñaren arteko lan bilera 09Maiatzak
2025
2025 MaiatzaK 09 |
LAZKAO

PARTEKATU

Kepa Zubiaurrain Lazkaoko alkatea Maite Peña Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako diputatuarekin batu da gaur, udalerriko Gizarte Zerbitzuen sarearen egoera aztertzeko, bai eta Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia elkarlanean lantzen ari diren gizarte azpiegiturak eta etorkizuneko proiektuak aztertzeko ere.

Iker Aldazabal Plangintza, Inbertsio eta Prestazio Ekonomikoen zuzendari nagusiak eta Amagoia Naldaiz Lazkaoko Udaleko lehen alkateordeak ere parte hartu dute topaketan.

Bilera baliagarria izan da erakundeen arteko lankidetza indartzeko eta gizarte-zerbitzuen arloko egungo eta etorkizuneko jarduerak koordinatzeko, lazkaotarren egungo beharrei erantzuteko eta udalerriko ongizatean eta gizarteratzean lagunduko duten azpiegitura eta baliabide berriak planifikatzeko.

Interesatu Zaitez