Aitor Estebanek Eneko Andueza hartu du Sabin Etxean

EAJ-PNVren eta PSE-EEren ordezkaritzek, alderdi biotako liderrak buru izan dituztela, beren lehen topaketa ofiziala egin dute gaur, alderdi biotako burutzak berritu zirenetik

Aitor Estebanek Eneko Andueza hartu du Sabin Etxean  07Maiatzak
2025
2025 MaiatzaK 07 |
EBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJ-PNVren eta PSE-EEren ordezkaritzak, haien buru izan direla Aitor Esteban Euzkadi Buru Batzarraren presidentea eta Eneko Anduela PSE-EEren idazkari nagusia, Sabin Etxean egin dute gaur beren arteko lehen bilera. Alderdi bietako burutzak berritu zirenetik egin den topaketa ofizialean izan dira, Esteban eta Anduezaz gain, Maitane Ipiñazar EBBren idazkaria eta Joseba Díez Antxustegi Erakunde Politikako burukidea, EAJ-PNVren izenean, eta Miguel Ángel Morales Antolakuntzako idazkaria eta Begoña Gil Erakunde politikarako idazkaria, ordezkaritza sozialistaren aldetik.

Hedabideei emaniko adierazpenetan, Estebanek “beharrezko” jo du topaketa hau “alderdi bien arteko funtzionamendu mekanikak” jorratzeko, EAJ-PNVren buru batzarrak berritu direnez geroztik. Era berean ziurtatu du topaketa “adeitasun giroan” egin dela. “Oso bilera atsegina izan da, etorkizunerako oinarriak jartzeko balio diguna; bide onetik doaz, zalantzarik gabe, urteak baitaramatzagu PSErekin akordioak adosten, baina uste dut emaitza ona eman dutela”.

Industria politika eta politika energetikoa ere izan dituzte hizpide gaurko bileran, EBBren presidentearen hitzetan “ondo funtzionatzen duten” erakundeetako harremanez gain eta “Eusko Legebiltzarrean eta Jaurlaritzan inplementatzen ari den mekanikez gain”, hauek ere “ontzat” jo baititu jeltzaleen buruak. Azkenik, ordezkaritza biek Madrilgo egoera politikoa jorratu dute “termino orokorretan”.

Interesatu Zaitez