EAJ-PNVk Artistaren Estatutuan jasotako neurri eta gomendio guztiak garatzera premiatuko du Kultura ministroa

Igotz Lópezek Ernest Urtasun ministroari gogoraraziko dio 2018an onartutako kultur sektoreko lan eta bizi baldintzak hobetzeko neurriak osatu gabe daudela oraindik

EAJ-PNVk Artistaren Estatutuan jasotako neurri eta gomendio guztiak garatzera premiatuko du Kultura ministroa 30Apirilak
2025
2025 ApirilaK 30 |
Senatua

PARTEKATU

Datorren astearteko osoko bilkuran, Igotz López Torre EAJ-PNVko senatariak Ernest Urtasun Kultura ministroari galdetuko dio ea noiz garatuko dituen Espainiako Gobernuak Artistaren Estatutuan jasotako 57 neurriak eta 17 gomendioak.

Horrela, Euskal Talde Parlamentarioak behin eta berriz egiten ari den erreklamazio batekin jarraituko du, 2018ko irailean Diputatuen Kongresuak txostena onartu zuenetik, baina haren edukia osatu gabe jarrraitzen duena. Artistaren Estatutuaren aplikazioak hainbat neurri ezartzen ditu, lan denborei, entsegu baldintzei eta kulturaren sektoreari dagozkion beste batzuei dagokienez, sektoreari babes eta segurtasun handiagoa emateko, eta bere lan eta bizi baldintzak hobetzeko

Interesatu Zaitez