Bizkargitik euskal hiritargo osoa deitu du Estebanek "Herri bat garela eta hala identifikatzen jarraitzen dugula ospatzera"

Euzkadi Buru Batzarraren burua Bizkargira igo da gaur, goiz hotz eta euritsua atera den arren, eta ehun bat alderdikiderekin batera egin du, urtero bezala, Aberri Eguna ospatzeko deia. EAJ-PNVk bihar Bilboko Plaza Barrian egingo duen ospakizunean parte hartzera animatu ditu herritarrak

Bizkargitik euskal hiritargo osoa deitu du Estebanek 19Apirilak
ApirilaK 19 |
EBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Aitor Esteban, Euzkadi Buru Batzarraren presidentea, Bizkargi mendira igo da gaur eta, urtero bezala, Aberri Eguna ospatzeko deia egin du bertatik. Haizea eta euria eginagatik ere, ehun bat alderdikide ondoan izan dituela, haien artean EBBren presidente ohi Andoni Ortuzar, Bizkai Buru Batzarraren presidente Iñigo Ansola, Bizkaiko Ahaldun Nagusi Elixabete Etxanobe, EUDELen buru Esther Apraiz eta eskualdeko alkateak, Estebanek Ikurrina igo du Bizkargira bertaratu diren guztiekin 'Euzko Abendaren Ereserkia' abestu bitartean. Ondoren, adierazpen batzuk eskaini ditu bertara igo diren hedabideei.

“Euskal hiritargo osoa deitu nahi dugu Herri bat garela ospatzera, nazio bat garela, mendeak igaro diren arren oraindik hala identifikatzen garelako”, esan du Estebanek. “Egoera konplikatua dugu gaur nazioartean, ziurgabetasun handikoa; gauza berriak dira, baina ez dira orain arte ezagutu ez ditugun egoerak. Gurea da mendira igotzea eta tontorreraino aurrera egitea, hau da, gure nortasunari eustea, gure Herriari, gure hizkuntzari; eta gure buruari euskal izena ematen jarraitzea. Ospa dezagun, beraz, alaitasun handiz, bihar Aberri Eguna dela”, aldarrikatu du.

Interesatu Zaitez