Ainara Zelaia, EAJ-PNVko legebiltzarkide berria Gorka Alvarezen ordez

Zelaia, Fruizko alkate ohia, Gasteizko Ganberako kide izan zen aurreko legegintzaldian, eta gaurtik aurrera Sestaoko alkate berriak utzi duen eserlekua hartzen du

Ainara Zelaia, EAJ-PNVko legebiltzarkide berria Gorka Alvarezen ordez 07Apirilak
ApirilaK 07 |
Eusko Legebiltzarra

PARTEKATU

Ainara Zelaiak (Fruiz, 1974) Gorka Alvarez ordezkatuko du gaurtik aurrera EAJ-PNVren talde parlamentarioan. Aldaketa Alvarezek Sestaoko alkate kargua hartu ondoren gertatu da.

Ainara Zelaia Fruizen (Bizkaia) jaio zen, Zuzenbidean lizentziaduna da eta arlo pribatuan zein publikoan esperientzia du. Azken urteotan hainbat erantzukizun izan ditu udalerri mailan (bere jaioterrian zinegotzi eta alkate izan da, eta hainbat udaletan abokatu lanak egin ditu); eta Bizkaiko Foru Aldundian (garapen ekonomikoaren sektorean lan egin du, eta, zehazki, ekintzailetzan, berrikuntzan, kanpo-sustapenean eta turismoan). Era berean, nazioarteko esperientzia du, harreman transatlantikoetan, eta German Marshall Fund erakundeko kidea da.

Ainara Zelaia Eusko Legebiltzarrera itzuli da, aurreko legegintzaldian ere legebiltzarkide izan baitzen.

Interesatu Zaitez