Euskal Taldeak Euskadiko abeltzaintza estentsiboa babestu beharra berretsi du, otsoen erasoekin "bateraezina" dela nabarmenduz

Joseba Agirretxea diputatu jeltzaleak azpimarratu duenez, otsoaren babesa behin murriztuta, EAJ-PNVk kudeaketa-plan "zehatzak, zientifikoak eta arduratsuak gauzatzeko lana egingo du”

Euskal Taldeak Euskadiko abeltzaintza estentsiboa babestu beharra berretsi du, otsoen erasoekin 20Martxoak
MartxoaK 20 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Euskal Taldeak lehen sektorea babestu beharra berretsi du gaur goizean  Kongresuan egin den osoko bilkuran. Abeltzaintza estentsiboa babesteko, otsoa gutxiago babestearen alde bozkatu dute jeltzaleek. "Otsoa da eraso egiten duena. Otsoaren eta abeltzaintzaren arteko bizikidetzarako proposatzen diren neurriek ez dute balio. Abeltzainak gero eta babesgabeago sentitzen dira, eta kalte-ordainek ez dute konpentsatzen", esan du Joseba Agirretxea Euskal Taldeko diputatuak, eta jarraian azaldu duenez "ez dugu onartuko, ezta nahi ere, legerik gabeko egoerara itzultzea, otso guztiak hiltzen ziren hartara. EAJk ez du halakorik onartuko. Kudeaketa-plan zehatza, benetakoa, zientifikoa, arauak jasotzen dituena eta guztion erantzukizuna duena baino ez dugu eskatzen".

Hitza hartzeko tartea baliatuz, EAJ-PNVk  erakutsi  du jeltzaleak direla Madrilen euskal abeltzaintzaren interesak defendatzen dituzten bakarrak, eta Agirretxeak Podemosi zuzendu dizkio ondorengo hitzak: "Zuek demagogia merkea egiten baduzue,  haurrek egingo luketena, otsoa babesik gabe uzten dela esanez, nik esaten dizuet abeltzaintza eta lehen sektorea babesik gabe uzten ari zaretela. Zoazte pertsona horiek dauden lekura erretolika urbanita hori saltzera".

Zuzenketa hori Senatuan sartu zen Elikagaiak Alferrik Galtzeari buruzko Legean, eta hori "zentzugabekeria iruditzen zaigu Parlamentuko teknika gisa". Kongresuak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko den azken testuan jasotzea erabaki du gaur. Jatorrizko arauarekin bilatzen da elikagai-hondakinak kudeatzeko eta aprobetxatzeko moduari buruzko legeak egitea, eta horrekin bat dator Euskal Taldea. "Gizartearen zati batek janaria alferrik galtzen duen bitartean, beste alde batek ilara egiten du irabazi-asmorik gabeko elkarteek ematen duten janaria jasotzeko. Hori da gure gizartearen errealitatea, eta erantzuna eman behar diogu ", esan du Agirretxeak.

Interesatu Zaitez