Euskal Taldeak Espainiako Gobernuari eskatu dio industriarako ahalmen elektrikoa "bahitu izana zuzentzeko", "inbertsioak eta enpleguak arriskuan jartzen baititu"

Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak Sara Aagesen presidenteordearen aurrean kritikatu du legeak "zurruntasun eztabaidagarriak" dituela enpresei sare elektrikoko energia erabilgarria ematea eragozten dutenak

Euskal Taldeak Espainiako Gobernuari eskatu dio industriarako ahalmen elektrikoa 12Martxoak
MartxoaK 12 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

"Sare elektrikoaren ahalmena bahitu egin da, megawatt erabilgarriak industriaren esku jartzea eragotziz. Potentzia librea esleitzea ez da eraginkorra eta ez da jasangarria, eta arriskuan jartzen ditu industrian egin daitezkeen enpleguak eta inbertsioak. Gaur eskatzen ari garena  da, hain zuzen, energia garraiatzeko sarean ematen den anomalia hori zuzentzea". Hitz horiek esanda, Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak neurriak hartzeko eskatu dio Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroari.

Gobernu zentralari kontrola egiteko gaurko kontrol saioan, Sagastizabalek azaldu du enpresek potentzia handiagoak behar dituztela "berrindustrializatzeko, toki bat dagoeneko kontsumitzaile batek okupatzen badu, nahiz eta ahalmen elektriko erabilgarri guztia ez erabili, ez da onartzen beste industria batek libre geratzen den ahalmen elektriko horiek  erabiltzea: "Megawatt batzuk garraio sarean daude, eta ez dira ematen ari", kritikatu du diputatu jeltzaleak. Europan esaten denez, "banatzaileak eta garraiolariak ezin dute hori ukatu", eta, beraz, Espainiako Gobernuak "bahiketa" hori "zuzentzea" espero du Euskal Taldeak, "inbertsioak eta enpleguak arriskuan ez jartzeko".

Interesatu Zaitez