Euskal Taldea genero indarkeriaren kontrako Estatu Itunean

Berdintasun gaietarako bozeramaile jeltzale Joseba Agirretxeak azpimarratu du indarkeria matxistaren aurrean “jarrera tinkoari eutsi beharra”, “emakume eta gizonen arteko desparekotasun egoeraren adierazpenik basatiena delako”

Euskal Taldea genero indarkeriaren kontrako Estatu Itunean 26Otsailak
2025
2025 OtsailaK 26 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Genero-indarkeriaren arloan berritzeko eta eguneratzeko Estatu Itunaren lanketan parte hartu du Euskal Taldeak, bere babesa adierazteaz gain. "Emakumeen aurkako indarkeria da emakumeen eta gizonen arteko desparekotasunaren adierazpenik basatiena. Berdintasunaren alde lan egin behar da, hura desagerrarazteko. Bide luzea da, baina era berean bidezkoa, gizarte osoak egin behar duena, eta ez dugu onartzen emakumeen aurka emakume izate hutsagatik indarkeria erabiltzea. Jasanezina da gizarte demokratiko gisa", ziurtatu du Berdintasunaren arloko Euskal Taldearen bozeramaile Joseba Agirretxeak.

Agirretxeak ildo beretik azaldu du gaur onartu diren gomendioak betetzea Estatuari, autonomia-erkidegoei eta toki-erakundeei dagokiela, bakoitzak bere eskumenen esparruan: "Itun honek funtziona dezan, maila anitzeko gobernantza-ereduak funtzionatu behar du. Euskadin adinez nagusiak gara, eta emakumeen aurka erabiltzen den indarkeriaren aurkako ekimenak lantzen ditugu".

Hala ere, Euskal Taldeak deitoratu du aurkeztu dituen boto partikularrek aurrera egin ez izana. Jeltzaleek proposatzen zuten emakumeen aurkako indarkeriatzat hartzea indarkeria erabiltzeko mehatxuak egitea eta sexu-indarkeriaren biktimak aitortzeko prozedura komun bat presaz garatzea. Hala eta guztiz ere, EAJ-PNVk ospatu  egin du genero-indarkeriaren arloko Estatu Itun hau onartu izana."Poztu egiten gara aurrerapauso handia egin delako. Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako borrokan dugun konpromisoa irmoa izan da eta da, eta ez dugu atzera egingo", amaitu du Agirretxeak.

Interesatu Zaitez