Oihane Agirregoitiak Iparraldeko ingurumen bereizgarriaz galdetu dio Europar Batzordeari

EAJ-PNVko eurodiputatuak ohartarazi du Europar Batasunean harmonizatutako ingurumen bereizgarririk eza eragozpen erantsia izan daitekeela euskal hiritargoarentzat eta inguruko jarduera ekonomiko eta sozialerako

Oihane Agirregoitiak Iparraldeko ingurumen bereizgarriaz galdetu dio Europar Batzordeari 28Urtarrilak
UrtarrilaK 28 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Oihane Agirregoitia eurodiputatu jeltzaleak astelehenean galdera sorta bat aurkeztu zuen Bruselan  Europako hainbat hiri eta udalerritan azken urteotan  ibilgailurik kutsakorrenei trafikoa mugatzeko eta horrekin kutsadura murrizteko ezarri duten Emisio Gutxiko Eremuetarako ingurumen bereizgarriaz. Dagoeneko bereizgarri hori ezarri da Donostian, Bilbon, Parisen, Amsterdamen, Bruselan eta Anberesen.

Datorren apirilaren 1etik aurrera Iparraldeko Lurralde Elkargoan derrigorrezko bereizgarria  eraman beharko da, eta  hori ez da hiri edo herri zehatz baten hirigunera mugatuko, inguru osorako jarriko baita. Horrek nolabaiteko haserrea eta kezka eragin du Euskadin. “Ikusten dugu  Estatu kideen artean harmonizaziorik ez dagoela derrigorrezko bereizgarri horien erabileran, ibilgailuen emisioen araberako sailkapena egiteko”, adierazi du Agirregoitiak.

Euskal  eurodiputatuak gogoratu egin du zirkulazio askea zaindu beharreko oinarrietako bat dela eta bereizgarri ezberdinak erabiltzeak “kalte bat dakarrela” bereziki mugaz haraindiko guneetan non jarduera ekonomikoko hartu-emanak funtsezkoak baitira,  eta zeresanik ez Iparralde eta Hegoalderen artean.

“Kontuan izanik EGE kategorizazioa, kasu askotan, udal edo mankomunitatearen ordenantza bidez ematen dela, eta ingurumen bereizgarri harmonizaturik ezak ibilgailuen zirkulazioa mugatzen duela, Europar Batzordeak baloratu al du Europako bereizgarri harmonizatu  bat ateratzea, ibilgailu bat Estatu kide guztietan kategorizatzeko?” eta, horrela balitz, “zer urrats eman beharko lirateke?”, galdetu du Agirregoitiak.

Europar Batasunak ez dauka araudi uniforme eta bakar bat ingurumen gune horiei dagokienez. Hau da, hiri baterako erosi den bereizgarri batek ez dizu, berez, beste hiri batean gidatzeko aukerarik ematen. “Gure udalerrietako airearen kalitatea hobetzea derrigorrezkoa da, baina erabakiak hartu behar dira  gure herritarren bizimodua kaltetuko luketen eragozpenak saihesteko. Bizimodua erraztu behar dute, halako arazoak baitira desafekzioa eragiten dutenak”.

Interesatu Zaitez