2013tik berritu gabe zegoen hitzarmena Ertzaintzak herritarrei ematen dien zerbitzua hobetzera eta modernizatzera bideratuta dago. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak 45 milioi euro inbertituko ditu
Ertzaintzaren Negoziazio Mahaiak, Ertzaintzan ordezkaritza duten sindikatuekin (ERNE, ESAN, EUSPEL, SIPE) lan-harremanak negoziatzen diren esparruak, Akordio Arautzailea berritzeko oinarriak hitzartu ditu gaur goizean. Oinarri horiek 2025-2028 Akordio Arautzailea garatzeko esparru orokor gisa erabiliko dira. Aurreko hitzarmena 2013koa da, eta 2022an hasi ziren hura berritzeko negoziazioak. Segurtasun Sailak negoziazioei ekin zien berriro legegintzaldi honen hasieran. Gaurko bileran, ERNE, ESAN eta SIPE sindikatuek, Ertzaintzaren ordezkaritza sindikalaren hiru laurden baino gehiago eta Negoziazio Mahaiko ordezkaritza sindikalaren % 83 suposatzen dutenek, akordioa babestu eta izenpetu dute.
Eusko Jaurlaritzak eta sindikatuek gaur erdietsi duten akordioaren helburua da Ertzaintzak herritarrei ematen dien zerbitzua hobetzea eta modernizatzea, polizia integralaren izaera indartuz.
Gaur sinatutakoaren oinarriek, besteak beste, honako neurri hauek jasotzen dituzte Ertzaintzak eskaintzen duen zerbitzua hobetzeko:
Gaur lortutako akordioak 45 milioi euroko inbertsioa ekarriko du 2028ra bitartean, eta Segurtasun Saila, Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin batera, Ertzaintza berrantolatzeko eta berregituratzeko egiten ari den lanaren testuinguruan kokatzen da. Akordio berri honekin Ertzaintzaren baldintza orokorren markoa berritu gabeko 12 urteko aldia amaitzen da, eta Euskadi Berriaren segurtasun-erronkei batasunean aurre egitea ahalbidetuko du.
Iturria: Irekia