2024ko uztailaren 28an Venezuelak Presidentetzarako azken hauteskundeak egin zituen. Goizalde hartan bertan, Hauteskunde Kontseilu Nazionalak Nicolás Maduro izendatu zuen garaile, botoen % 51,2arekin eta Edmundo Gonzalez Urrutia oposiziogileak jaso zuen botoen %44,2ko emaitzarekin. Hala ere, oraindik ez dira aurkeztu garaipen hori egiaztatzeko zenbaketa-aktak.
Aitzitik, oposizioak digitalizatutako aktak jaso ahal izan zituen, guztien %80 baino gehiagori zegozkienak. Horien arabera %67 ziren Edmundo González Urrutiaren aldekoak eta %30 Nicolás Maduroren aldekoak. Kopuru horiek atzeraezin bihurtzen dute azken emaitza hori.
Venezuelako hauteskundeetara joan ahal izan ziren begirale fidagarriak oso gutxi izan arren, aurreko paragrafoan esandakoari eutsi diote. Hala, Nazio Batuen Adituen Lantaldeak zein Carter Zentroko ordezkariek lehen momentuan adierazi zuten hauteskundeetan ez zirela bete hauteskunde sinesgarriak egiteko behar diren integrazio- eta gardentasun-neurriak. Era berean egiaztatu zuten hautesleen erregistroaren eguneratzeak eta, batez ere, atzerriko erroldan izena emateko orduan eman ziren oztopoek jende askori botoa ematea eragotzi ziotela. Azkenik, salatu egin zuten Hauteskunde Kontseilu Nazionalak ez zituela argitaratu ahoz eman zituen emaitzak babestuko zituzten datuak.
Jarraian, Nicolás Maduro Venezuelako Auzitegi Gorenera joan zen eta bere garaipena egiaztatzea erreklamatu zuen, zeina prozedura sumario baten bidez eman baitzitzaion.
Ordutik aurrera, gero eta sarriago eman dira oposizioko pertsonen kontrako jazarpenak, atxiloketak, erailketak eta espetxeratzeak, azken hilabeteotan 2.500tik gora izanik.
2025eko urtarrilaren 10ean, Venezuelako hurrengo presidenteak karguaz jabetu beharko du 2025-2031 legegintzaldirako. Egoera politiko delikatu honen aurrean, Euzkadi Buru Batzarrak ondorengo adierazpenak egiten ditu: