EAJk pozik hartu du Espainiako Gobernuak LagunAroren pentsio mistoaren eredua aitortzen duen akordioa betetzea

Aitor Esteban Euskal Taldeko bozeramaileak adierazi duenez, gaurko Ministroen Kontseiluan onartutako lege-dekretuarekin "inbestidura akordioa betetzeko urratsak ematen jarraitzen dugu"

EAJk pozik hartu du Espainiako Gobernuak LagunAroren pentsio mistoaren eredua aitortzen duen akordioa betetzea 23Abenduak
2024
2024 AbenduaK 23 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Gaurko Ministroen Kontseiluak lege aldaketa bat onartu du LagunAroren pentsio-eredu mistoa aitortzeko, EAJ-PNVrekin inbestidura akordioaren puntu hau betez. Horrela, legedian bere espezifikotasuna onartzen da, eta sistema mutualistaren jarraipena ziurtatzen da, arriskuan baitzegoen Espainiako Estatuaren azken arau-erreformen ondoren. Aitor Esteban Euskal Taldeko bozeramailea pozik agertu da itun honen aurrean: "Pertsona askok erabiltzen dute sistema hori gure herrian, eta arriskuan zegoen", esan du.

Gainera, Espainiako Gobernuak iaz Euskal Taldearekin lortutako bi akordio luzatu ditu: errelebo kontratua 2029ra arte eustea, plantillak gaztetzea eta gazteak prestatzea errazteko, eta industria-enpresa elektrointentsiboetarako bidesariak murriztea.

Era berean, Estebanek aurten EAJ-PNVrekin bete diren akordioak errepasatu ditu: sei eskumen-transferentzia; hitzarmen autonomikoek estatukoen gainetik duten nagusitasuna; Usansoloren bereizketa; Pradales Lehendakariak Sanchezekin egindako hiru bilera, Aldebiko Lankidetza Batzorde bat barne; ECOFIN bezalako nazioarteko foroetan euskal erakundeek parte hartzea; Ertzaintzaren funtzioak EAEko portu eta aireportuetara hedatzea; eta zenbait zerga hitzartzea, Kontzertu Ekonomikorako funtsezkoa den multinazionalen gaineko zerga berria barne. "Akordioak betetzen ari dira. Badakit nolakoa den Madril, eta asko tematu behar da. Batzuetan urteak kostatzen dira, baina pixkanaka-pixkanaka pausoak ematen ari gara inbestidura-akordioan, eta horrela jarraitu beharko dugu legegintzaldiak irauten duen bitartean ", esan du.

Interesatu Zaitez