EAJ-PNVk gazteek etxebizitza erostea eta alokairuko fidantza ordaintzea errazteko abalak sustatzen ditu Legebiltzarrean

Alaitz Zabala legebiltzarkideak gogorarazi duenez, “etxebizitza baten bila dabiltzanek aurkitzen duten arazoetako bat nahikoa diru biltzea da, sarrera edo fidantza ordaindu ahal izateko”

EAJ-PNVk gazteek etxebizitza erostea eta alokairuko fidantza ordaintzea errazteko abalak sustatzen ditu Legebiltzarrean 19Abenduak
2024
2024 AbenduaK 19 |
Eusko Legebiltzarra

PARTEKATU

EAJ-PNVk eta Pradales Lehendakariak hauteskunde kanpainan iragarritako konpromisoa betetzeko beste urrats bat eman da gaur. Gobernu Programan jasotako neurri hau orain Eusko Legebiltzarraren babesarekin eta bultzadarekin dator. Gasteizko Ganberak gaur goizean onartu du Eusko Jaurlaritzak bi abal lerro garatzeko ekimena, gazteei etxebizitza erostea errazteko eta jabeek eskatzen duten alokairu fidantza ordaintzeko. Aurreikusi da formula hau hurrengo ekitaldian zehaztuko dela, eta bihar bertan onartuko diren Aurrekontuek ere kontuan hartzen dute.

“Jakitun gara, askotan, etxebizitza baten bila dabiltzan pertsonen arazo nagusietako bat behar adina diru biltzea dela, bai sarrera ordaintzeko bai alokairuaren lehen ordainketarekin batera ematen den fidantza hori estaltzeko,” azaldu du Alaitz Zabala EAJ-PNVko legebiltzarkideak.

Gaur EAJ-PNVk eta PSE-EEk Gasteizko Ganberan onartutako ekimenak bi abal lerro ezartzea proposatzen du. Batetik, “gazteei zuzendua, eskatutako edo eskatzekoak diren hipoteka-maileguen finantzaketa osatzeko aukera izan dezaten, etxebizitza bat eskuratzeko kasuan,” dio gaurko Osoko Bilkuran onartutako zuzenketak. Bestetik, “gazteei eta pertsona zaurgarriei zuzendua, sinatu dituzten edo sinatzear dauden alokairu-kontratuen fidantzak estaltzen laguntzeko”.

Hau da, Eusko Jaurlaritzak bankuek hipoteka-mailegu bat sinatzeko eskatzen duten sarrera estaltzeko dirua aurreratzea edo alokairu-kontratu bat sinatzeko jabeek eskatzen duten fidantza estaltzea aurreikusten da.

Interesatu Zaitez