Oihane Agirregoitiak erreklamatu du euskal arrantza sektorea ez dadila kaltetua atera Bruselan 2025rako negoziatzen ari diren kuoten banaketatik

Eurodiputatu jeltzaleak ahalik eta “gardentasunik” handiena eskatu du Europako Batzordeak Mediterraneoko arrantzan proposatu dituen murrizketek euskal ontzidiarentzat kalterik eragin ez dezaten

Oihane Agirregoitiak erreklamatu du euskal arrantza sektorea ez dadila kaltetua atera Bruselan 2025rako negoziatzen ari diren kuoten banaketatik 10Abenduak
2024
2024 AbenduaK 10 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

EAJ-PNVko eurodiputatu Oihane Agirregoitiak Bruselan erreklamatu du gaur 2025rako arrantza-kuoten banaketarako negoziaketa euskal ontzidiari mesede egingo dion akordioarekin amaitu dadila, eta Mediterraneo itsasoko arrantzari dagokionez Europako Batzordeak eskatu duen murrizketak euskal sektoreari kalte egin ez diezaiola.

“Espero dugu Harrapaketa Onargarrien Guztizkoaz (TAC) eta arrantza guneetako kuotei buruz egun egiten ari den negoziaketak Mediterraneo aldeko sektorearentzat irtenbide duina eskaintzea eta, jakina, Atlantikoko kuoten kontura izan ez dadila”, adierazi du ordezkari jeltzaleak, eta ildo beretik nabarmendu du itunak jarduera sozioekonomiko errentagarria bermatu beharko lukeela. Agirregoitiak ohartarazi du adi eta erne jarraituko duela elkarrizketen gorabeherak ezagutzeko.

Europar Batasuneko Arrantza ministroak astelehenetik batzartzen ari dira Atlantikoko eta Mediterraneoko arrantza kuoten banaketa adostera begira urte bukaeran egin ohi duen Kontseiluan. Batasuneko exekutiboak Mediterraneo aldean arrantzatzeko egunak %79 murriztea proposatu du. Horrek ekarriko luke Mediterraneo itsasoan arrantzan ari diren Espainiako arraste-ontziek urtean 27 egunez soilik atera ahal izatea.

Agirregoitiak prozesua hasi berri dagoela baliatu du ateak itxita egiten ari den negoziaketan ahalik eta “gardentasunik” handiena eskatzeko. “Ez gara nekatuko, behin eta berriz eskatuko dugu urtero kuoten banaketaz ilunpean egiten den negoziaketari buruzko gardentasuna”, adierazi du.

EB - Ginea Bissau akordioa

Euskal eurodiputatuak gaur bertan, asteartearekin, zuzenketa sorta bat aurkeztu du Europar Batasunaren eta Ginea Bissauren arteko arrantza akordioaren inguruan, oraindik Europako Parlamentuaren oniritzia jaso behar baitu indarrean sartu ahal izateko. Aurkeztu dituen zuzenketetan, Agirregoitiak are lankidetza “handiagoa” eta “hobea” eskatu du ozeanoen nazioarteko diplomaziaren eta haren gobernantzaren arloetan “ahalegin komunak” lortzeko. Gainera, akordioan jasotako “klausula soziala” argitzearen “garrantzia” azpimarratu du, ordainketa-ereduak sektorearen onurarako lehentasuna izan behar duela nabarmenduz.

Interesatu Zaitez