EAJ-PNVk kultur eta kirol elkarteei eta auzokideen elkarteei banku komisioak kentzea eskatu du

Luke Uribe-Etxebarriak tratamendu hau eskatu dio Ekonomia ministroari funtzio soziala betetzen duten edo bizikidetza antolatzen duten elkarteak direlako, eta honek sakon aztertuko duelako konpromisoa azaldu du

EAJ-PNVk kultur eta kirol elkarteei eta auzokideen elkarteei banku komisioak kentzea eskatu du 29Urriak
UrriaK 29 |
Senatua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJ-PNVko Luke Uribe-Etxebarria senatariak neurriak hartzeko eskatu dio Carlos Cuerpo Ekonomia ministroari, finantza-erakundeekin eta Espainiako Bankuarekin koordinatuta, 100.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeei banku-komisioen "oztopoa" kentzeko formula bat aurki dezaten. Gaur arratsaldean Senatuan egindako kontrol saioan, Uribe-Etxebarriak esan du "elkarte eta auzokideen elkarte horiek finantza inklusioaren baldintzak baliatzeko aukera izan behar dutela, batez ere bizirauteko arazo handiak dituztenak".

Euskal Talde Parlamentarioko ordezkariak Senatuak iazko apirilean onartutako mozio bati heldu dio, zeinetan Espainiako Gobernuari eskatzen zitzaion beharrezko kudeaketak egin zitzala elkarte horiek beren kudeaketaren gardentasunerako nahitaez izan behar dituzten banku-kontuengatik komisioak ordaintzetik salbuesteko, askotan, beraien aurrekontuaren zati handia izaten dena. "Klausula logikoa eta beharrezkoa da iruzur fiskalak saihesteko, baina bankuek ez dute aprobetxatu behar eskakizun hori berarekin irabaziak lortzeko", adierazi du Uribe-Etxebarriak. Ekonomia ministroak gaia sakon aztertzeko konpromisoa hartu du senatari jeltzalearen aurrean, eta, aldi berean, finantza-inklusioaren alorrean beste sektore kalteberentzat hartutako hainbat neurri aipatu ditu.

Uribe-Etxebarriak mota horretako kultura-, gizarte- edota kirol-elkarteek, zein ondasun- eta jabe-erkidegoek betetzen duten eginkizun garrantzitsua aldarrikatu du. "Helburu anitzeko funtzio soziala betetzen dute, hala nola borondatezko laguntza, kulturaren hedapena, ondarearen babesa, jarduera dinamizatzaileak, hezkuntzakoak eta era guztietakoak sortzea... Jabeen edo bizilagunen komunitateen kasuan, bizikidetza eta zerbitzuak antolatzen dituzte. Hori guztia, ingurunea hobetzeko eta gizarteari eta bizilagunei zerbitzu erabilgarria eskaintzeko helburuarekin, besterik ez. Garrantzi berezia du, gainera, tamaina txikiko udalerrietan ", goraipatu du senatari abertzaleak.

Interesatu Zaitez