Aitor Estebanek ohartarazi duenez EAJ-PNVk “ez du onartuko” bankuei eta energia-enpresei ezarritako kargak zergazkoak ez diren ondare-prestaziotzat jotzen jarraitzea: “Foru-erakundeei itundutako zergak izan behar dute”

Euskal Taldearen bozeramaileak gogora ekarri duenez Euskadiko Ituna eta Nafarroako Hitzarmena “gure burujabetasunaren parte dira” eta adierazi duenez, industriaren eraldaketarako “berebizikoa” den une honetan “inbertsioari pizgarriak eman behar zaizkio kalitatezko lanpostuak lortzeko, ordainsari egokiekin”

Aitor Estebanek ohartarazi duenez EAJ-PNVk “ez du onartuko” bankuei eta energia-enpresei ezarritako kargak zergazkoak ez diren ondare-prestaziotzat jotzen jarraitzea: “Foru-erakundeei itundutako zergak izan behar dute” 24Urriak
2024
2024 UrriaK 24 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

“EAJ-PNVk ez du onartuko bankuei eta energia-enpresei ezarritako kargak zergazkoak ez diren ondare-prestaziotzat jotzen jarraitzea. Foru-erakundeei itundutako zergak izan behar dute, arautzeko gaitasunarekin”. Horixe izan da Euskal Taldearen bozeramaile Aitor Estebanek gaur Herri Irratian egin dioten elkarrizketan zabaldu duen mezua. “Karga bat bada, Estatuaren eskuetan egongo da, eta horrek nahi badu zeozer emango dizu Batzorde Mistoaren bidez. Enpresa piloa egongo da diru hori Madrilera eramaten, eta euskal herritarrek diru horretatik ez dute ezertxo ere ikusiko. Ekonomia Ituna eta Nafarroako Hitzarmena gure burujabetasunaren parte dira, eta horri ez diogu uko egingo”, azaldu du Estebanek “Euskaditik, zerga hori arautuz, inbertsioa bultzatuko dugu, enpresek etorkizuneko proiektuetan berrinbertitu ahala”.

Ildo beretik, Euskal Taldearen bozeramaileak ziurtatu duenez “ordezkari politikoen funtsezko zeregina da kapitalak erakartzen eta integratzen jakitea, Herrian aberastasuna sortzera begira”. Zentzu berean azpimarratu duenez “inbertsioa piztu behar dugu”. “Berebiziko garrantzia duen momentu batean gaude, non gure industria eraldatzen ari baita eta Europako toki batzuk eta besteak lehiatzen ari baitira. Inbertsioak lortzen lehenak izan behar dugu industria eraldatzeko eta kalitatezko lanpostuak lortzeko, ordainsari egokiekin. Eta horretarako behar da enpresek inbertitzea”. Estebanek zentzu berean esan duenez “gakoa” da Europako eta munduko zerga sistemara moldatzea eta Ekonomia Ituna hainbat herrialdetan lan egiten duten talde handietara aplikatzen jakitea: “Euskal erakundeotan gaitasun hori izan behar dugu”.

Elkarrizketa egin bitartean, bozeramaile jeltzaleak ziurtatu du berak ez dakiela Espainiako Gobernua gai hori nola eramango ote duen, baina azpimarratu duenez “Gobernua trebea da” eta beste gai batzuekin “nahasten” saia liteke. Edozein kasutan, Estebanek gogora ekarri duenez “kontzeptu gisa  guk ez ditugu karga horiek ulertzen. Arrazoi ideologikoengatik bultzatu den zerga dela uste dugu, baina errealitatean zerga bikoitza bihurtzeko arriskua dago. Zerga bera birritan ezarriz”.

Azkenean, energia enpresen alorrean inbertsioak Estatutik kanpo iragartzen hasi diren enpresen inguruan galdetu diotenean, bozeramaile jeltzaleak deitoratu duenez “enpresen armak dira horiek”: “Onerako zein txarrerako, askotan txarrerako, gero eta errazagoa da leku batetik bestera mugitzea. Diruak ez dauka aberririk. Pizgarriak ematen jakin behar da, erakargarri izaten eta segurtasun juridikoa ematen”.

 

Interesatu Zaitez