Euskal Taldeak ospatu du AEAren Legea onartu izana “gaixoen eta haien senideen bizi kalitatea hobetzeko”

Maribel Vaquero diputatu jeltzaleak deitoratu du lege hau “berandu” iritsi izana, eta gogora ekarri nahi izan ditu “AEAk gaixotutako pertsona guztiak eta arau horrek argia ikus zezan borrokatu zuten familiak"

Euskal Taldeak ospatu du AEAren Legea onartu izana  “gaixoen eta haien senideen bizi kalitatea hobetzeko” 10Urriak
2024
2024 UrriaK 10 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Euskal Taldeak ospatu du Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (AEA) gaixotasunak jota bizi diren pertsonei arreta emateko Lege Proposamena Kongresuak onartu izana. Onarpena gauzatuta, lege proiektua Senatuan jorratuko dute jarraian. “Benetan poztu nau AEAk jota dauden pertsonen eta beren familien bizi kalitatea hobetzea ekarriko duen eskubideak onartzeko urrats garrantzitsu hau eman izanak. Eta Legea berehala onartuko den arren, hile honetan, berandu iritsi da, eta horregatik, ezin ditugu ahaztu arau hau ateratzeko borrokatu ziren gaixoak eta beren familiak”, esan du Maribel Vaquero diputatu jeltzaleak. Halaber, Vaquerok  “gaixoei, elkarteei eta familiei” aitortu nahi izan dizkie  beren “adorea, kemena eta pazientzia”   .

Bilkuran hitza hartzeko izan duten tartean, diputatu jeltzaleak azaldu du arau honek aitortuko duela “gaixotasuna antzematen denetik prestazioak eta laguntzak jasotzeko eskubidea”. “Burokrazia gutxiago eta epe txikiagoak benetan balio duen hori ez dutenek: denbora”, azaldu du. Amaitzeko esan duenez “legeak ezartzen ditu administrazioek beren gain hartu behar dituzten derrigorrek eta beste gaixotasun batzuk edo konplexutasun handiko prozesuak dituzten pertsonei aplikatzeko atea irekitzen du".

Interesatu Zaitez