Asier Iragorri: “Gogotsu nabil, ilusioa eta proiektuak baditut Basauri hobetzen jarraitzeko”

Basauriko alderdikideek egungo alkatea aukeratu dute 2023ko maiatzean egingo diren udal hauteskundeetan EAJ-PNVk aurkeztuko duen zerrendako buru izan dadin

Asier Iragorri: “Gogotsu nabil, ilusioa eta proiektuak baditut Basauri hobetzen jarraitzeko” 07Azaroak
2022
2022 AzaroaK 07 |
Basauri

PARTEKATU

Asier Iragorri, Basauriko egungo alkatea, EAJ-PNVk hurrengo hauteskundeetan aurkeztuko duen alkategaia izango da, herri horretako EAJ-PNVk bere Uri Batzarrean aho batez aukeratu duenez geroztik. Iragorrik alderdikide jeltzaleei eskertu nahi izan die berarengan jarritako konfiantza, eta baieztatu duenez “ilusioa eta proiektuak baditut Basauri hobetzen jarraitzeko”.

Egungo legealdia baldintzatu zuten pandemiak eta Basauriko hiritarren osasunerako eta jarduera ekonomikorako ekarri zituen ondorio kaltegarriek. Egoera horretan ere Iragorrik zuzendutako lantaldeak aurreko hauteskundeetarako programan bere hiritargoari hitzemandako konpromiso gehienak gauzatzeko gaitasuna erakutsi du. Fausto Deuna, Bidebieta eta Pozokoetxeren birgaikuntza planaren garapenetik hasita, Federiko Mayo, Ramón eta Kareaga, Iparragirre, Gaztela edo Beltrán de Heredia kaleen birurbanizazio eta modernizazioarekin eta igelaren pasealekuaren eta “hondarraren parkearen” birmoldatzearekin eta Bizkotxalde osoaren eraberritze integralarekin. Igogailua jartzeko proiektuak gauzatu dira Foruak eta Kareaga Goikoa kaleen artean eta Ramón Kareaga kalean, doako aparkalekuaren proiektua martxan dago Mikel Deunan eta aparkalekua hobetzeko lanak amaitu egin dira Matxitxakon.

“Etxebizitza babestuaren eskaintza handitzeko konpromisoa ere hitzeman genuen, eta bete egin dugu. Martxan daude dagoeneko Mikel Deunako etxebizitza babestuak, bai eta 369 etxebizitza berri eraikitzeko proiektua Azbarrenen, gehienak alokairuan. Horrez gain gazteei zuzendutako zuzkidurazko bizitokiak eraiki dira, alokairu erregimenean esleituko direnak”, azaldu du Asier Iragorrik. Gaineratu duenez Artunduaga erabilera anitzetarako pabilioiaren eraikuntza enkante prozesuan dago eta hurrengo hilabeteetan Gaztegunea eta Gazte Informazio Bulegoa udalerri erdira eramango dira.

Gizatalde zaurgarriei eman beharreko babesa eta laguntza izan da EAJ-PNVren gobernu taldearen jarduera ardatz nagusienetakoa, bereziki adinekoak gogoan izanik. Etxebizitza komunitarioak eta eguneko zentroa egingo dira Sarratun, bai eta EtxeTIC-nagusiei arreta monitorizatua emateko zentroa, Bizkaiko Foru Aldundiak 2023an abian jarriko duena.

Basauriko alkateak hitzemandakoaren ildotik, SEPESekiko harremanak finkatu dira La Baskoniako orubeak jarduera ekonomiko berriak har ditzan eta, helburu horrekin egin diren gestioen ondorioz, erakunde bien artean hitzarmen berri bat izenpetuko da esparru horretara jarduera ekonomiko berriak erakartzeko.Gauzatu den beste konpromiso bat izan da parte hartze ildoak ugaritzea, hauen artean udal aurrekontuei begira hiritarren artean proiektu zehatzei buruzko bozketa gauzatzea edo Fausto Deunaren plaza berriari buruzko galdeketa.

“Gure programaren betepen maila oso positiboa da eta nire helburua da legealdia amaitu baino lehen burutu nahiko genituzkeen proiektuak amaitzea eta, jakina, Basauriko herrikideek beren konfiantza ematen badidate, aurrera egiten eta gure udalerria maila guztietan hobetzen jarraituko dugu, hau da, alderdi sozialean, ekonomian, hirigintzan eta kulturan”, baieztatu du Asier Iragorrik.

Interesatu Zaitez