Euskal Taldea asebete agertu da amiantoaren biktimentzako funtsa sortzeko legea onartua izan delako Eusko Legebiltzarrak proposatu ondoren

Diputatuen Kongresuan gaur egin den Lan Batzordean Iñigo Barandiaran diputatu jeltzaleak baieztatu du funts horren bidez ordainduko dela “kaltetuekin,biktimekin eta beren familiekin daukagun zorra”, baina onartu du “berandu” datorrela “amiantoaren biktimek orain arte pairatu duten tratu bidegabea arintzen saiatzeko”

Euskal Taldea asebete agertu da amiantoaren biktimentzako funtsa sortzeko legea onartua izan delako Eusko Legebiltzarrak proposatu ondoren 13Uztailak
2022
2022 UztailaK 13 |
Kongresua

PARTEKATU

Kongresuko Euskal Taldea asebete agertu da amiantoaren biktimentzako konpentsazio funtsa sortzeko lege Proposamena onartu denean. Lege Proposamena Kongresura iritsi zen Eusko Legebiltzarrean aho batez onartua izan ondoren.

Lan, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazioen Batzordeak gaur egin duen bileran, Iñigo Barandiaran diputatu jeltzaleak baieztatu duenez funts honen bidez ordainduko dela, 2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorretan 25 milioi euroko dotazioa izango duela gogoratuz, “kaltetuekin, biktimekin eta beren familiekin dagoen zor historikoa”, baina onartu du “berandu” datorrela “amiantoaren biktimek orain arte jaso duten tratu bidegabea arintzen saiatzeko”.

Batzordearen bileran hitza hartu duenean, diputatu jeltzaleak nabarmendu du Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarteak baieztatu bezala, funts honek lagunduko diela “biktimei eta familiei beren eskubideak epaitegietan borrokatu behar ez izaten, horrek alderdi ekonomikotik zein pertsonaletik dakartzan kostearekin”.

Interesatu Zaitez