Urkullu Lehendakariak iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzak “memoriari lotutako gune” bihurtuko ditu Gernikako Batzar Etxearen ondoko eraikinak

“Erabaki honi esker, beste bultzada bat emango diogu Bakearen Museoari, Urdaibai eta Busturialdea indartzeko estrategiaren barruan” adierazi du

Urkullu Lehendakariak iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzak “memoriari lotutako gune” bihurtuko ditu Gernikako Batzar Etxearen ondoko eraikinak 26Apirilak
2024
2024 ApirilaK 26 |
Berria
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Iñigo Urkullu Lehendakariak jakitera eman du Eusko Jaurlaritza akordio batera ailegatu dela, Gernikako Batzar Etxearen aldameneko eraikinak eskuratzeko; inguru hori guztia “oroimenari lotutako gune” bilakatzea eta “Bakearen Museoari beste bultzada bat ematea” da helburua.

Bizkaiko Ahaldun Nagusiarekin, Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariarekin, Gernikako Alkatearekin eta Bilboko Gotzainarekin batera, gaur goizean, alegia, Gernikako bonbardaketaren 87. urtemugaren oroitzapena egiten ari den egunean, Iñigo Urkulluk Santa Clara Monasterioa bisitatu du, eta bertan tragedia hura bizi behar izan zutenek pairatutako mina ekarri du gogora. Inguru hau “historiaz eta esanahiz beteta dago”, izan ere, bonbardaketaren ostean ere, zutik jarraitu zuen, eskola zaharrekin, pasealekuarekin, Andre Maria elizarekin eta Batzar Etxearekin batera.

Azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak Klarisen komentua, eliza eta atzealdeko lursaila erostea adostu du Bizkaiko Elizarekin, “gure historiarako garrantzitsua den leku hau babesteko”. “Gure ustez, museoaren duintasuna eta erakargarritasuna indartzeko modurik egokiena da inguru honetara ekartzea, horretarako egin behar diren zahar-berritze, moldaketa eta beharrezko inbertsioak eginda”− adierazi du.

Azken finean –azaldu duenez−, honakoa Eusko Jaurlaritzaren beste ekarpen bat gehiago da, Urdaibai eta Busturialdea indartzeko euskal erakundeen estrategiaren barruan.

Bukatzeko, Iñigo Urkulluk azaldu duenez, Gernika osoa izendatu dute oroimen gune; Lehendakariaren aburuz, hori aukera bat izan liteke mundu osoan bereizi gabeko bonbardaketen biktima izan diren beste hiri batzuekin batera sare bat osatzeko.

Iturria: Irekia

Interesatu Zaitez