Kongresuak 'ezetz' esan dio Euskal Taldeak Mikel Zabalzaren auzia argitzeko egin duen eskakizunari

Ganberaren gehiengo batek, tartean PSOE, uko egin dio EAJ-PNVk planteatu duen ekimenari, Espainiako Gobernuari eskatu baitio kasuari buruzko dokumentazioa desklasifikatzeko eta Fiskaltzari eginbideak berriz irekitzeko

Kongresuak 'ezetz' esan dio Euskal Taldeak Mikel Zabalzaren auzia argitzeko egin duen eskakizunari 24Martxoak
2021
2021 MartxoaK 24 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Horrela, eta talde horietako bozeramaileek Nafarroako Parlamentuan adierazitakoaren aurka, Ganberak “ez” esan dio neurri zehatzak hartzeari, 1985ean gazte nafarraren heriotzari buruzko egia argitzeko, Ganberak uko egin baitio Euskal Taldeak Osoko Bilkurara eraman duen mozioan proposatzen zenari, Espainiako Gobernuari Zabalza auziari buruzko dokumentazioa desklasifikatzeko erreklamatzeari eta Fiskaltzari eginbideak berriz irekitzeko eskatzeari, alegia.

"Mozio honek egia ezarri nahi du, hori baita biktima baten familiari eskaini behar dioguna", esan du Aitor Estebanek Euskal Taldearen ekimenaren defentsan. Zentzu horretan, "Hitzetatik ekintzetara pasatzeko" eskatu die jeltzaleen bozeramaileak parlamentuko taldeei "Parlamentuaren eginkizunen artean, Gobernuaren lanak bultzatzea eta bideratzea dagoelako".

"Parlamentu honek beste urrats bat eman dezake; egin dezakegu", esan du Estebanek, Nafarroako Parlamentuak, Iruñeko eta Donostiako udalek, alderdi guztien adostasunarekin, auzia ikertzeko adierazpen instituzionalak onartu dituztela gogoratu ostean.

"Ez du balio hau auzitegien kontua dela esateak, Grande-Marlaska ministroak bezala. Poliziak ez al du ikertzen? Ezin al da kasu honen inguruan egon daitekeen dokumentu-estalkia altxatu? PSOEk eta Podemosek osatutako Gobernu batek ez al du hori egingo?", galdetu du Estebanek, Lasa eta Zabala auzian ere Auzitegi Gorenak, "Lotsagatik, beloa altxatzera behartu zuelako".

Hala ere, "Gure esku dagoen guztia egiteko" Euskal Taldearen proposamena babesteko eskatu arren, Ganberako gehiengo batek uko egin dio Mikel Zabalza auzian egia ezartzeko pauso zehatzak emateari.

Jarraian, Euskal Taldearen mozioaren testuaren kopia, gaur eztabaidatu dena, Mozioaren bozketa ofiziala bihar egingo da:

Diputatuen Kongresuak Gobernuari eskatzen dio Zabalza kasuarekin zerikusia duen dokumentazio guztia desklasifikatzeko eta, era berean, Estatuko Fiskaltza Nagusiari eskatzeko kasu horri dagozkion eginbideak berriz irekitzeko.

Interesatu Zaitez