EAJ-PNV eta PSE-EEren deialdi bateratua

EAJ-PNV eta PSE-EEren deialdi bateratua 24Apirilak
2024
2024 ApirilaK 24 |
Berria

PARTEKATU

Iragan igandean Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak egin ondoren, Euzko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco eta Partido Socialista de Euskadi-Euskadiko Ezkerra alderdietako ordezkariak datorren astelehenean, apirilak 29, 11:30etik aurrera batzartuko dira Sabin Etxean, alderdi biak Eusko Jaurlaritza sendoa eratzera eraman dezakeen elkarrizketa prozesua abiarazteko, asmo handiko programaren bidez eta Legebiltzarraren babes zabalarekin gobernu horrek egonkortasuna, ongizatea eta aurrerabidea eskain diezaion Euskadi osoari, eta euskal herritarrok erabakimenez eta arrakastaz ekin diezaiegun datozen urteotan izango ditugun erronka ugariei.

Euzko Alderdi Jeltzalearen izenean bileran izango dira Andoni Ortuzar, Imanol Pradales, Joseba Aurrekoetxea eta Bakartxo Tejeria. Sozialisten ordezkaritza osatuko Eneko Andueza, Miguel Ángel Morales eta Begoña Gilek.

Interesatu Zaitez