Getariako EAJ-PNVk gogorarazi du mailegua herriarentzako ezinbestekoak diren 29 ekimen garatzera bideratu zela: Lormendi eta Herrerieta kaleen urbanizazioa, Menditxo plazaren eraberritzea, Askisuko frontoiaren estalpea, Lormendiko eskilara mekanikoak, edota, beste hainbaten artean, Getaria Gipuzkoako Portua 1209-2009.
30Urtarrilak Urtarrilaren 26ko Osoko Bilkuran hizpide izan zen “2021eko Udal Aurrekontuaren gain eragina duen kreditu aldaketa onartzeko irizpena”. 2020ko gerakinetik 153.351 euroko kreditu aldaketa hain zuzen. EAJ-PNV ados zegoen horrekin, baina EH Bilduri galdegin zion ea diru hori mailegua kitatzera bideratu ostean, bi alderdiek 2021eko aurrekontuan adostutako proiektu guztiak egikarituko eta Covid-19ak sortuko dituen beharrei erantzuteko gai ote izango den Udala. Erantzuna ez zen batere argia izan eta Udal Gobernuak ez zuen inolako konpromisorik erakutsi akordioarekiko. Ez hori bakarrik, ezbaian utzi zituzten proiektu ugari.
“Akordioak betetzeko dira. Hitza eman zigun EH Bilduk 2021eko aurrekontua adostu genuen une berean, eta emandako hitza bete egin behar da” adierazi dute jeltzaleek. “Aurrekontu hedakorrak planteatu dituzte ia administrazio guztiek: murrizketak atzean utzi eta sektore publikoa inbertsioaren motor izatera. Getarian, ez dakigu 2021eko inbertsio aurreikuspenak finantzatzeko dirua badugun, baina 150.000 euro baino gehiago bankuei emango dizkiegu. Berriz diogu, zorra kitatzea ondo dago, baina Udalaren funtsa den herritarren babesa eta herriaren garapena bermatua badago. Ez da kasua”.
“Gainera, EAJ-PNVk azken urteetan eskatu duenean mailegua amortizatzea EH Bilduren erantzuna izan da ez dela komeni Udalak interesik ez duelako ordaintzen. Baina orain, behar gehien dagoen eta diru-sarrerak gutxitu diren unean pandemia dela eta, Udalari ahalmen ekonomikoa murriztera doa Udal Gobernua dirua banketxeei itzultzeko”.
Kritiko agertu dira gainera EH Bilduren Udal Gobernuak egindako adierazpenekin: “zorraren kitapena ez da kudeaketa on baten emaitza. EH Bilduk Getarian proiektu askori buruz hitz egin du, aurrekontuan sartu ere, baina asko ez ditu gauzatu. Aurreko urteetako gerakina hortik dator: emandako hitza ez betetzetik. Esaterako 2019an, pandemia aurreko urtea, aurrekontuan jasotako inbertsioan %49a ez zuten gauzatu. Lan ez bada egiten proiektuetan, ez dira gauzatzen eta ondorioz, diru hori ez da herrian inbertitzen. Eta argi ikusi zen Osoko Bilkuran aurten ere asmo berberekin jarraitzen dutela. Akordioak betetzeko eskatzen diogu EH Bilduri”.
Maileguaren ondarea: herritarren ongizatearen bermea 29 proiekturekin
2008an eskatutako 737.000 euroko kredituarekin 29 proiektu egin zituen EAJ/PNVk. Azken urteetan Udalak ez du inolako interesik ordaindu. “Guztiz bideragarria eta jasangarria izan zen mailegua eta gestioa bera” azaldu dute jeltzaleek.
“Gainera, 2008an jada krisi ekonomikoan geunden, eta orduko udal gobernu jeltzaleak inbertsio publikoaren alde egin zuen, herriaren garapena eta herritarren ongizatea bultzatuz. Orain, pandemia batek eragindako krisi sozial, osasun eta ekonomiko batean murgilduta, EH Bilduk banketxea lehenetsi du herriko inbertsioen aurretik; aurreikusten dute aurrekontuan jasotako inbertsioetan eta Covid-19ari aurre egiteko beharrezko baliabideetan exekuzio eza egotea. Bi alderdiek adostu dituzten inbertsioetan”.
Honakoak izan ziren 2008ko maileguarekin burututako inbertsioak: