Europako finantzaketa lortzeko proiektu globala, 25 milioi euroko jarduketak barne hartzen dituena
23Azaroak EAJ-PNVn, pandemia-egoeraren lehen unetik, laguntzeko borondatea adierazi genion PSEren gutxiengoan dagoen udal-gobernuari. Ez bakarrik hitzen bidez, baizik eta erakutsi dugu babesa ematen diegula Irun Aurrera txoke-planari eta ostalaritza- eta jatetxe-sektoreei.
Aipatzekoa da, joan den udan, Europar Batasunak 1,8 bilioi euro onartu zituela COVID-19ren ondorengo Europa berreraikitzen laguntzeko, ekologikoagoa, digitalagoa eta erresilienteagoa izango baita.
Alde batetik, aurre egin behar diogun krisi-egoera horren aurrean, eta, bestetik, Europar Batasunak berreraikuntzarako onartutako funtsek, oposizioko talde nagusi gisa, eskain dezaketen aukeraren aurrean, hausnarketa eta lan bat egin dugu, eta horrekin batera, laguntza emateko jarrera bat.
Aurkezten dugun proiektu hau Irungo hiriaren ikuspegi orokor batekin egiten da, eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako Txingudiko 2015-2026 Plan Zuzentzailean oinarritzen da. Plan horretan Irungo Udalak ere parte hartzen du. Plan Zuzentzailearen zenbait jarduera aldatu, handitu eta hobetu izanaren emaitza da proiektu global hori. Helburua da Irunek Bidasoaren ertzeko tarte naturalak berreskuratzea, degradatuak, sarbiderik gabeak eta ingurumen-balio handikoak, Irungo hiri-sarean integratuz, Irungo herritarrek erabil eta goza ditzaten. Zehazki, Behobiatik Plaiaundira doan 3,5 kilometroan.
Plan honek barne hartzen dituen jarduketen inbertsioa 25.321.000 milioi eurokoa da.
Bidasoako hiri-integrazioko Proiektu Global hau, tamalez, ez da irteera-lerroan egongo, Europako funtsak erakartzeko, Udal Gobernuak aste honetan Gobernu Zentralari, Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari bidaliko dizkien gainerako proiektuekin batera.
Duela hilabete Udal Gobernuak talde politikooi aurkeztu zigun Ekintzan Irungo Kontseilu Nagusiaren osoko bilkuran, Europar Batasuneko funtsak biltzeko proiektu multzo bat, eta talde politiko guztiei eskatu zigun proiektu horiek babesteko.Hala ere, alkateak ez du elkarrizketarako borondaterik agertu. Gure taldearen eskaerari ez dio jaramonik egin, jarrera pasiboa hartu du eta lan-foro baten deialdia atzeratu du, hitz egiteko aukera emango ligukeena akordioan sartzea lortzeko.
Alkateari jarrera aldatzeko eskatzen diogu, adostasuna eta babesa lortu ahal izateko, Irungo onerako. Hala ere, EAJ-PNV elkarrizketa zintzorako prest dago eta prest egongo da, eta eskua luzatzen diogu alkateari. Era berean, eskatzen diogu prozedura argi bat zehazteko, ahalik eta adostasun handiena lortzeko denok elkarrekin lan egin ahal izateko, eta, horrela, gure hiriak behar dituen proiektuak finantzatu ahal izateko.