Konponbidea, bizikidetza eta etxeratzea aldarrikatzeko Mosaikoa osatu du Sarek Kontxako Hondartzan

GBBko idazkaria, Irune Berasaluze, bertan izan da

Konponbidea, bizikidetza eta etxeratzea aldarrikatzeko Mosaikoa osatu du Sarek Kontxako Hondartzan 24Urriak
2020
2020 UrriaK 24 |
Berria

PARTEKATU

Espainiako Gobernuari salbuespenezko politika baliogabetu edo ezeztatu dezala eskatzen diogu, hainbeste urtetan zehar preso askoren eskubideak urratu  eta espetxe politika bideratu eta  inspiratu duena.

Aldi berean, presoen bergizarteratzea eta integrazioa bilatu dezala eta horretarako, gaur egungo espetxe politikan paradigma aldaketa guztiz beharrezkoa da.

Bergizarteratzea, hurbilketarako baldintza bezala jarri ordez, hurbilketa bergizarteratze hori eta iraganarekiko gogoeta kritikoa egiten lagunduko duen faktore bezala ulertu behar da.

Presoen hurbilketa, beraien familiei bizi duten bidegabeko egoera arintzeko eta bergizarteratze prozesuak laguntzeko guztiz beharrezkoa da, are gehiago, gaur egun Covid-19ak eragindako pandemia dela eta.

Interesatu Zaitez