“Uneko beharrei erantzun behar diegu bai hala bai, baina horrez ezin du Getariaren garapen oro kinkan jarri. Oreka bilatu eta etorkizuneko proiektu estrategikoak martxan jarri behar ditu Udalak: herritarren ongizatea bermatzeko lan-lerroak, turismoari heldu, aparkalekuak, herriak behar dituen azpiegituren bermea, sektore ekonomikoak, gure nortasuna eta kultura…”.
26Irailak “Kurtso politiko berriarengan, ezbairik gabe, Covid-19ak eragin zuzena izango du. Ez dakigu zein izango den pandemiaren eboluzioa eta horrek udal politikak, inoiz baino gehiago, herritarren zerbitzura jarri eta unean-unean erantzutera behartuko gaitu”. Hala adierazi dute Getariako EAJko udal taldeko 5 kideek, Aitor Urresti, Itziar Etxarte, Jon Elizegi, Elena Urresti eta asteartean izendatuko duten zinegotzi berriak, Iosu Mugika. Iosu Gemma Marreroren ordez sartu da Udal taldean, azken honek, gai pertsonalengatik, zinegotzi kargua utzi ostean. “Iosuri ongi etorria eman diogu, asko emango duen herritarra da eta balio erantsi bat Getariaren garapenerako. Gemmari, berriz, esker hitzak. Ikaragarri egin du lan eta jarraituko du egiten, zinegotzi izateari utzi badio ere, taldekide baitugu eta behar dugun orotan bertan izango dela ziur gaude”.
Agerraldian ikasturtean aurrera eraman nahi dituzten ekimen nagusiak aurkeztu dituzte, lehentasuna, “une oro, herritarrak babestea izanik Covid-19aren aurrean: osasun aldetik, noski, baina baita egoera zaurgarrian edota eragin ekonomikoa pairatzen dutenei ere”.
Udalak berak ere sarrera gutxiago izango dituela aurreratu dute: “ekonomiaren kolpeak, zerga eta tasen bilketan zuzenki eragingo du eta gainera inbertsioa areagotzea eskatzen ari gara herritarrei laguntzeko. Aurtengo gastuarekin igoerarekin defizita handia izango baita, horregatik garrantzizkoa izango da udal kontuak egunean jarri eta balantzea orekatzea. Bestalde udalaren lana izango da bai aurten eta baita hurrengo urtean ere egoera ekonomikoa hobetzeko neurri zuzenak hartzea herriko eragileei ahalik eta ingurune hoberena sortzeko”.
Horrek, ordea, ezin du etorkizunerako ikuspegi galtzea ekarri EAJrentzat: “uneko beharrei erantzun behar diegu bai hala bai, baina horrez ezin du Getariaren garapen oro kinkan jarri. Oreka bilatu eta etorkizuneko proiektu estrategikoak martxan jarri behar ditu Udalak, inor atzean gera ez dadin: herritarren ongizatea bermatzeko lan-lerroak, turismoari heldu, aparkalekuak, herriak behar dituen azpiegituren bermea, sektore ekonomikoak, gure nortasuna eta kultura… ezinbesteko dira indartsu irteteko honetatik ere”.
Egoera kontuan izanda, azaldu dutenez, “baina etorkizunerako erronkak atzean utzi gabe, honakoak izango dira ikasturteko lan-ildo nagusienak: