EAJk Kongresura eramango du espetxeetan berdintasuna aldarrikatzeko eta espetxe politiketan genero-ikuspuntua txertatzeko ekimena

Aitor Estebanek iragarri du hilaren 10ean Euskal Taldeak espetxeratuta dauden emakumeen ikusezintasuna salatuko duela eta Ganberaren babesa eskatuko duela Gobernuak txosten bat egin dezan eta behar besteko neurriak har ditzan

EAJk Kongresura eramango du espetxeetan berdintasuna aldarrikatzeko eta espetxe politiketan genero-ikuspuntua txertatzeko ekimena 03Martxoak
2020
2020 MartxoaK 03 |
Kongresua

PARTEKATU

EAJ-PNVren Euskal Taldeak datorren asteartean, hilak 10, Diputatuen Kongresuan azalduko du Espainiako espetxeetan dauden emakumeek gaur egun bizi duten desberdintasun egoera, eta Ganberaren babesa eskatuko du genero-ikuspuntua espetxe politikan txertatzeko eta,horrela, espetxeratuta dauden emakumeen ikusezintasunarekin amaitzeko.

Aitor Esteban Diputatuen Kongresuko bozeramaile jeltzaleak aditzera eman duenez orain arte ez zaio gai horri “behar besteko arreta eman” hainbat txosten egin diren arren, besteak beste Herriaren Defendatzaileak berak egin zuena Tortura eta beste tratu edo zigor krudel, anker eta iraingarriak prebenitzeko mekanismo nazionala den aldetik. Estebanen hitzetan txosten horretan argi geratu da “jarduerari,lanari eta eguneroko bizitzari dagokionez”, espetxe barruan ez dela “berdintasuna betetzen”.

Horregatik eta Espainiako espetxeetan “emakumeen ikusezintasunarekin amaitzeko, beren eskubideak eta tratu berdintasuna bermatzeko” Euskal Taldeak martxoaren 8ko ospakizuna egin eta bi egun geroago Ganberaren babesa eskatuko du Gobernuari eskatzeko “sei hilabeteko epe barruan Estatuko espetxeetan dauden emakumeen egoerari buruzko txostena egitea, espetxe politikan genero-ikuspegia txertatzeko hartuko diren neurriekin batera, Diputatuen Kongresuko Berdintasun Batzordean aurkeztuko dena”.

Interesatu Zaitez