José Antonio Suso: “PP-k eta EHBildu-k egunero erakusten dute etengabeko ezetzaren gurpilean jarraitzen dutela”

Hauteskunde orokorretan lortutako emaitza historikoen ostean, José Antonio Suso ABBko presidenteak dei egin die EAJ-PNVren alderdikide eta alderdizaleei M-26aren aurrean erne jarrai dezaten eskatuz

José Antonio Suso: “PP-k eta EHBildu-k egunero erakusten dute etengabeko ezetzaren gurpilean jarraitzen dutela” 05Maiatzak
2019
2019 MaiatzaK 05 |
ABB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Gorbeialdea Kuadrillako ehundik gora alderdikide eta alderdizaleen aurrean, José Antonio Susok, Araba Buru Batzarreko presidenteak, balioan jarri du arabarrek EAJ-PNVrengan jarritako konfiantza, beren interesak Madrilen defendatzera begira.

Gaur goizean eskualdeko udal hautagaitzak aurkezteko egin den ekitaldian José Antonio Susok esan duenez, “ezinbestekoa da maiatzean egokitu zaigun errealitatera itzultzea, udal eta foru hauteskundeen errealitatera. EAJ-PNVren alderdikide bakoitzarentzat erronka berri bat da, seguruenik lau urtero ematen den garrantzitsuena. Nork gobernatuko du Araba? Nork gobernatuko ditu Araba eta Trebiñuko 53 Udalak?”

Arabako jeltzaleen presidenteak adierazi duenez, “gobernatu dugun lekuetan erakutsi dugu zerbitzuak hobetuz ongizatea eraikitzeko lanerako  etengabe prest dagoen alderdia garela”.

Aldiz, asmo elektoralistarekin PPk eta EH Bilduk  etengabe darabilten etengabeko jolaskeria salatu du José Antonio Susok. “EAJren eta zuzentzen dituen gobernuen kontra egitea dute helburu, gainontzekoak ez die axola” esan du. “Vitoria-Gasteizko Udalaren egunerokoan erakutsi dute. “PPk eta EH Bilduk egunero erakusten dute etengabeko ezetzaren gurpilean jarraitzen dutela. Hiriek edo herriek bost axola  beraiei. Beti EH Bildu eta PPren eskutik. Orain bi hautagaien artean kanpaina gogorra egingo dute, elkarren arteko ezin ikusia erakusten saiatuko dira, adostuta egon zein ez , bi alderdien arteko polarizazioa bilatu nahian. Oraingoan ez dituzte gasteiztarrak engainatuko. Ondo dakite biak ezpal berekoak direla eta eskutik doazela” adierazi du.

Arabako ahaldun nagusi eta EAJ-PNVren izenean berrautaketara aurkezten den hautagai Ramiro Gonzalezek  Arabako Foru Aldundiaren burutzan eginiko kudeaketa lanean  oinarrituta mintzatu da  gogora ekarriz “langabezia erdira murriztu dela eta  gaur egun duela lau urte baino 13.000 arabar gehiago lanean daudela”. Jarraian balioetsi du zuntz optikoa Araba osora iritsi izana “horrek jartzen gaitu Estatuko eta Europa osoko lehen tokietan”,  baieztatu du.

Hautagai jeltzaleak era berean nabarmendu du Forondako aireportuan lortutako hobekuntza. “Hegalak moztu zizkioten eta orain bidaiarien hegaldi erregularrak eskaintzen ditu,  merkantziak garraiatzeko hegaldi gehiagorekin, 24 ordutan zabalik eta MIZ zerbitzua berreskuratuta”. Zentzu honetan hitzeman du “behar den tokian” lan egiten, negoziatzen eta adosten jarraituko duela hobekuntza berriak lortzeko “Forondak izan beharko duelako  etorkizuneko Euskadiko aireportu handia, gure nazioarteko aireportua“, esan du. Ildo beretik proposatu du Batzar Nagusietan Hauteskunde Legea aldaraztea “Kuadrilla guztiek ahotsa izan dezaten eta Arabako parlamentuan eztabaidatu ahal izan daitezen Arabako herritar guztien beharrak eta proposamenak” . Era berean aipatu ditu errepideetan eta gizarte ongizate gaietan eginiko hobekuntzak. “Plaza gehiago daude gizarte zerbitzuetan eta menpekotasun egoeran dauden pertsona gehiago artatzen ditugu”, nabarmendu du.

“Horrek denak ahalbidetu izan du Arabak Aurrera egin izana”, baieztatu du Ramiro Gonzalezek azken hauteskunde orokorretan Arabako herritarrek bidalitako mezua argi baino argiagoa izan dela nabarmenduz: “ Arabak ez du estremismorik nahi; elkarrizketa nahi du, moderazioa eta kudeaketa ona. Eta Arabak aurrera egitea  ahalbidetzen duena Euzko Alderdi Jeltzalea da, lanean sustraitutako  ereduarekin eta proiektuarekin, emaitzak ematen dituen egitasmoarekin. Egintzak eta, beraz, sinesgarritasuna eta konfiantza”, gaineratu du.

Ekitaldi berean hitz egin du Lurralde Jareetan EAJ-PNVren izenean aurkeztuko den hautagaiak, Pilar García de Salazar diputatu nagusiorde andreak,  eta Arabako Foru Aldundiak garatutako proiektuak birpasatu ditu “Araba martxan jartzea “ ekarri dutenak.

Interesatu Zaitez