Martuteneko espetxera bisita

Donostiako alkateak, Gizarte Politikako foru diputatuak eta hainbat udal ordezkarik, gizarte- eta kirol-eragilek emakumeen modulua bisitatu zuten atzo.

Martuteneko espetxera bisita 08Martxoak
2018
2018 MartxoaK 08 |
Berria

PARTEKATU

Donostiako alkate Eneko Goiak, Gizarte Ekintzako zinegotzi Aitziber San Romanek, Gizarte Politikako foru diputatu Maite Peñak, eta Irabazi eta EH Bilduko udal ordezkariek eta hiriko hainbat gizarte- eta kirol-eragiletako ordezkariek Martuteneko espetxeko emakumeen modulua bisitatu zuten atzo.

Bisita martxoaren 8aren, Emakumeen Nazioarteko egunaren, harira egin zuten. Eta, bertan, emakume presoen Ausartak taldearen "Divorciadas, evangélicas y vegetarianas" antzezlana ikusteko aukera izan zuten. Antzerkiaren ondoren, erakunde-, kirol- eta gizarte-ordezkariek eta emakume presoek merienda egin zuten.

 

Interesatu Zaitez