Jon Rahm-ek PGA Tour-en errekorrak hautsi ditu

Barrikakoa Masters-era iritsi da profesional gisa zazpi hilabetetan aritu ondoren eta San Diegon irabazi ondoren.

Jon Rahm-ek PGA Tour-en errekorrak hautsi ditu 01Otsailak
2017
2017 OtsailaK 01 |
Berria

PARTEKATU

Inork ere ez zuen zalantzan jartzen  Rahmboren  garaipena noizbait iritsiko zela.  Baina gutxik esango zuten garaipen hori hain arin emango zela. Bizkaitarra errekorrak haustera eta amets guztiak lortzera ohitu da golf zelai bat lehen aldiz zapaldu zuen egunetik. Hamabi torneo baino ez ditu behar izan gero eta luzeagoa eta zabalagoa izango den palmaresean bere lehen koska egiteko.  San Diegoko Farmer Insurance Open delakoa bere lehen garaipena izan da eta beste hainbat sarirekin batera etorri zaio, garrantzitsuena Augusta National sarian sartzeko aukera, urteko lehen  txapelketa handian, alegia.

Interesatu Zaitez