Partekatu Leioa

Partekatu egitasmoa Leioako Udaleko Hiritarren Partehartzerako Sailak abian jarri duen ekimen ausarta da. Bere helburu nagusia izan da Leioako gazteen dinamismoa erakustea, beren indar bultzatzailea egiaztatzea, gazteen artean egon daitezkeen sareak antzematea.

Partekatu Leioa 31Urtarrilak
2017
2017 UrtarrilaK 31 |
Bizkaia

PARTEKATU

Eta horretarako, ezinbestekoa zen lantalde gazte eta hurbila izatea, gazteekin harremanetan jartzeko bideak aurkitzeko jakinduria izango zuena. Talde honek bere alde izan ditu Etorkintza fundazioa, Leioako emakume eta gizon gazteekin konexio hori ezartzeaz arduratu dena, eta Buffalo Produkzioak lantaldea, bideoak grabatzeaz eta muntatzeaz arduratu dena.

Bilatu izan dena da gazteei entzutea, dauden tokian daudela, harreman horizontal batean. Hau da, Leioa nola sentitzen duten, herri honetako izateak zer sentimendu pizten dien, zer eskatu nahi duten, zertaz kexatzen diren, zer eskertu nahi duten, herriko bizitzan beren burua nola ikusten duten.

Egitasmo honen atzetik Udala zegoela ezkutatu ez zen arren, udal erakundeek bigarren mailan geratu behar zuten eta hala gertatu zen, hau da, udalerriko beste baliabide gisa. Bideo luzea, lanaren ikus-entzunezko memoria erakutsi zenean ere ez zen Udala agertu. Aurkezpena egitasmoaren egileek egin zuten,Etorkintzako lantaldeak berak. Udaleko teknikariak aurkezpenaren ondoren eskaini zen otamenean agertu ziren gazteekin eztabaidatzeko, une oro harreman horizontala,konfiantza eta elkarrekiko errespetua gordez.

Emaitzei dagokienez, guztiz harrituta eta oso pozik gaude. Leioako emakume eta gizon gazteen artean ikaragarrizko energia antzeman dugu (esanguratsua emakumeena bereziki), oso gaitasun handia dute eta interes handia ere bai erkidegoaren bizitzan parte hartzeko, elkarrekiko konexioak ezartzeko eta koadrila eta talde ezberdinen arteko harremanak finkatzeko. Sare bat da, zalantzarik gabe, baina are sare sendoagoa eratzeko gaitasun eta borondatea dago. Leioako herritar izateko harrotasuna sumatu dugu, espero genuena baino handiagoa, erabat zaharkituta baitago Leioa logela-hiria delako uste hori .

Udalari erronka berria planteatzen dio honek: egitasmoari jarraipena ematea orain dagoen sare horri eusteko eta ahal dugun neurrian indartzeko. 

Interesatu Zaitez