Mari Carmen Urbietaren gutuna

Gaur bukatzen da hauteskunde kanpaina, eta bukatzeko, gustatuko litzaidake nire eskerrik zintzo eta beroena ematea leioaztar guztioi.

Mari Carmen Urbietaren gutuna 22Maiatzak
2015
2015 MaiatzaK 22 |
Berria

PARTEKATU

Urteak daramatzagu ilusioz betetzen gaituen herri hau hazi arazteko lan gogorrean. Une gogorrak bizi izan ditugu, eta pozteko gauza mordoa ere izan ditugu, batez ere, edozeren gainetik, Leioako herritarren ordezkari izatea harro egoteko moduko zerbait delako.

Lanean emandako urte hauek guztiek fruitua eman dute. Leioa, gaur, udalerri moderno, seguru, jasangarri eta garbia da. Leioa lan egiteko, bizitzeko eta gozatzeko leku atsegina da.

Baina batez ere, lerro hauek baliatu nahi ditut eskerrak emateko. Gaur, ostirala, oraindik ez dakigu igandean zer gertatuko den, baina ni zoriontsu eta esker onez beterik sentitzen naiz. Zoriontsu, azken egunotan, kalean, izan ditudan zuen maitasun keinuengatik, eskertuta zuen whatsapp eta posta elektronikoengatik, proposamen eta iradokizunez beteak. Lasai, ez dira ezerezean geratuko.

Eta utzidazue nire miresmena adierazten inguruan dauzkadan EAJ-PNVko gizon eta emakumeekin, eta hautagai zerrendan doazenez ari naiz, talde bikaina, baina baita alderdikide eta alderdizale guztiez ere, beren denbora, ahalegina eta lana jarri dutelako niri hainbeste egiteko aurrera ateratzen. Kanpaina aurrera zihoan bitartean, Udala ez delako gelditu, eta lanean jarraitu dugu leioaztarrei zerbitzurik onena emateko.

Bukatzeko, ezin dut gaurko albistea ahaztu, Leioa Bizkaiko egunkari nagusienen azaletan agertu delako. Vicrila bezalako enpresa batek, Leioan 100 urte baino gehiago daramanak, Leioaren aldeko apustua egiten jarraitzea erabaki du eta fabrika berria irekiko du, eta gure herrian 100 lanpostu baino gehiago sortuko ditu. Hori guztia, erakunde desberdinetatik, EAJ-PNVn egin dugun lanaren emaitza izan da, industrializazioaren aldeko apustua eginez eta gure enpresei lagunduz. Edozeren gainetik, gure obsesioa pertsonak direlako, pertsonentzat eta pertsonen alde lan egitea, Leioa, Bizkaia eta Euskadiko bizi kalitatea hobetzeko. Eskerrik asko Unai Rementeriari eta Bizkaiko Foru Aldundiari Leioara aberastasuna eta ongizatea ekartzen laguntzearren.

Horiek ekintzak dira, EAJ-PNVn gaudenon egiteko moduaren adierazgarri, ekarpen positiboak eginez eta desberdinen arteko akordioa bilatuz denon ongia helburu izanik. Horregatik eskatzen dizuet botoa, EAJ-PNVren aldeko botoa, nire aldeko botoa, Mari Carmen Urbieta, eta nire taldearen aldeko botoa. Eta EAJ-PNVren aldeko botoa eskatzen dizuet Bizkaian ere, Unai Rementeria eta bere taldearentzat.

Elkar ulertzeko garaia da

Mari Carmen Urbieta
Leioako Alkatea eta berrautaketarako hautagaia.

Interesatu Zaitez