LEIOAREN ALDEKO APUSTUA EGIN DU VICRILAK BERE FABRIKA BERRIRAKO

Gaur goizean, Vicrila enpresak iragarri duenez, platerak egiteko fabrika berria eraikitzeko asmoa dute gure udalerrian. Proiektu berri hau, hasiera batean Marokorako aurreikusita zegoena, azkenean, Leioan egingo da erakundeetataik emandako laguntzari esker. Hori da EAJ-PNVren apustua: Leioa hazi araztea, Euskadi hazi araztea, eta ekinez lortzen da hori guztia.

LEIOAREN ALDEKO APUSTUA EGIN DU VICRILAK BERE FABRIKA BERRIRAKO 21Maiatzak
2015
2015 MaiatzaK 21 |
Berria

PARTEKATU

Inbertsio honen bidez, Vicrilak apustu sendoa egiten du gure udalerrian kokatutako fabrikaren alde, baita Euskadiko industrializazioaren alde ere, oinarrizko elementua baita gure Herriko ekonomia suspertzeko. 14 milioi euro inbertituko dira instalazio berri hau abian jartzeko, eta teknologiarik onenak eta makineriarik modernoena edukiko du. 

Halaber, 100 lanpostu baino gehiago sortuko dira (erdia zuzenak, eta beste erdia, zeharkakoak). Gainera, aberastasuna sortuko da inguruan, ordezko piezak eta lantegi osagarri gehienak zonaldeko hornitzaileenak izango direlako.  Estimatzen da, urtean, fabrika honek 8 milioi euro gastatuko dituela erosketetan, eta 10 urteren buruan, 26 milioi euro baino gehiagoko ekarpena egingo du zergen bitartez, eta diru hori Bizkaia eta Leioaren onerako inbertituko dira gero. 

Vicrila enpresak beste inbertsio batzuk ere egin ditu bere Leioako instalzioan azken lau urteotan, 30 milioitik gora. Eta EAJ-PNVn ildo horretan lan egiten jarraituko dugu, erakunde guztien arteko elkar lanean, gure enpresei lagunduz, herritarren onura bilatzen, enplegua, aberastasuna eta ongizatea ekarriz.  Horrela ateratzen da Leioa aurrera, horrela eraikitzen du EAJ-PNVk Aberria.

Interesatu Zaitez