Islandiak `euskaldunen hilketa´ debekatu du 1615eko legea indargabetzean

"Espainiarren hilketa" (islandiarrez, Spánverjavígin) Islandian XVII. Mendean gertatu zen talde erailketa izan zen. Euskal bale arrantzale batzuk 1615 urtean ehiza espedizioan iritsi ziren Islandiara, eta bertan erailak izan ziren Vestfiroir erregioko herritarrekin hainbat gatazka izan ondoren .

Arrantzale euskaldunak baleen ehizaren marrazkia ( 27Apirilak
2015
2015 ApirilaK 27 |
Berria

PARTEKATU

Islandia mendebaldeko erregio bateko toki gobernuak XVII. Mendetik "edozein euskaldun erailtzea" baimentzen zuen legea indargabetu du. Albistea bitxia bada ere, aurten adiskidetzea ospatuko da  XVII. Mendean euskal bale arrantzale batzuk hil zireneko 400. urteurrena betetzen den honetan .

Islandian gertatutako sarraski hau izan da  herri horretako gertakizunik ilun eta tragikoenetako bat. Islandiara baleak arrantzatzera joan ziren euskal arrantzale batzuek negua bertan igarotzeko beharra izan zuten haizete gogorraren eraginez itsasontziak guztiz hondatuta geratu zitzaizkienean.

Atzerritarren kontrako jarrerak hainbat gatazka eragin zituen Vestfiroir erregioko biztanleekin eta  negu gogorraren eraginez garaiz ihes egiterik izan ez  zuten "espainiar" guztien erailketarekin amaitu zen. Toki agintarien babesarekin 32 gizon hil ziren  garai hartan.

Iturria: Deia

Interesatu Zaitez