Koldo Goitiak eta bere taldeak ‘call canter‘-ean parte hartu dute

EAJ-PNVren alkategaiak alderdiak bizkaitarrei jeltzaleen egitasmoa aurkezteko prestatu duten dei-gunean parte hartu du

Koldo Goitiak eta bere taldeak ‘call canter‘-ean parte hartu dute 15Maiatzak
2015
2015 MaiatzaK 15 |
Berria

PARTEKATU

Koldo Goitia Lekeitioko alkatetzarako hautagai jeltzalea eta bere taldea EAJ-PNV-ren ‘call center’-ean parte hartu dute lekeitiarrei beren programa azaltzen eta herritarren informazio-eskaerak, iradokizunak eta iritziak jasotzen, modu horretara erantzun eraginkorragoa eman ahal izateko.

Herri partaidetza eta entzute aktiboko sistema honekin, EAJ-PNVk hiru helburu handi lortu nahi ditu. Alde batetik, bizkaitarrei ezagutzera eman hurrengo lau urteotako prestatutako programaren ildo estrategikoak. Bestalde, legealdi honetan betetako egitasmo eta ekimenen berri eman nahi da. Eta azkenik, herritarren informazio eskaerak, iradokizunak eta balorazioak jaso nahi dira udal edo foru esparrura, egoki den lekura, eramateko.

Interesatu Zaitez