Getxoko Suspertze Ekonomikoa sakontzean azaldu du Imanol Landak konpromiso nabarmena
Getxoko EAJ-PNVk berriro ere Suspertze Ekonomikoa azpimarratu du herritarrei azaltzen dien hauteskunde programaren ardatza nagusi bezala. EAJren Getxoko alkatetzarako hautagaia den Imanol Landak nabarmendu egin du enpresei eta ekintzailetzari laguntzen segitzeak duen garrantzia. Ongizate alorrean, bizimodu osasungarrian eta kirol arloan burututako enpresa ekimenekiko konpromisoa berretsi du; eta horrekin batera, sormen eta kultur industriak, IKTak eta turismo alorrean lan egiten dituztenak bultzatzen segitzeko apustua., hala nola, laugarren sektorearekin elkarlana jarraitzea ere. "Getxon bizi eta lan egin nahi dugu".
Imanol Landak azaldu du “hurrengo legegintzaldi honetan amaituko dela Getxo udalerria estrategikoki modernizatzeko prozesua, ekonomia arlorako, kultura eta kirolerako egin diren ekipamenduak izango dira gure udalerriaren hazkunde sozial eta ekonomikoaren motoreak". Aldi berean, hainbat egitasmo ekarri nahi izan ditu gogora, besteak bete Getxo Elkartegia, Benurilenako enpresen haztegia eta Lankidetza edo Co-working delakoaren aldeko apustua. Ez du ahaztu nahi zian merkataritza, ostalaritza eta turismoa, udalerri osoan oso garrantzi handia duten sektoreak direlako; eta nola ez, Getxo Elkartegia zehaztu du ekonomiaren sustapenean epizentro nagusia. Arlo honetan aurkeztutako ekimenetatik, azpimarratu egin ditu:
- Getxoren Sustapen ekonomikoaren aldeko eremu ekonomiko estrategikoetatik sortu diren garapen-aukerak bultzatzea, gizarte-berrikuntza eta GetxoLAB izanik oinarrian:
- Industria kulturalak eta sormenezkoak
- Ongizatean nahiz bizitza osasungarrian eta kirolean diharduten industria berritzaileak
- Turismo kulturala eta wellness ( ongizatea)
- Zeharkako eremuak: merkataritza-ostalaritza, lanbide-zerbitzu aurreratuak eta IKTak.
- Udalerriko merkataritza, ostalaritza eta turismo sektoreei laguntza eraginkorra ematea: kudeaketa honbetzeko aholkularitza eta prestakuntza laguntzak; ekitaldi eta ikuskizunak antolatuz, Getxoko kaleak eta merkataritza-gune nagusiak dinamizatzeko eta kontsumoa bultzatzeko (Getxo Aktibatu, jaialdiak eta kirol-jarduerak, GetxoBono eta BonoDenda …); Getxoko baliabide turistiko onenak ederretsiz (Bizkaia Zubia, Punta Begoña, Portu Zaharra, Aixerrota, hondartzak, ibilbideak, kruzeroetako Turismoa, Urrezko iltze geologikoa Gorrondatxe-Aizkorrin), eta Merkataritza eta Turismo Mahaiaetan eragileen elkarlana sendotu.
- GETXOLANen bidez, enpresei eman beharreko zerbitzuak sendotzea eta ekimengintza sustatzea. Esparru honetan, azpimarragarri eta oso garrantzistu moduan zehazten dira: Getxo Elkartegiko Berrikuntzarako Enpresa Mintegia bultzatzea, Ekimengintza sustatzea GETXO COWORKING moduko egitasmoekin, Mintegi barria eta Berrikuntzaren Ardatza Benturillena kalean, non 35 pertsonarentzako lekua dago Getxoko ekimengintza sustatzeko.
- Getxoko ekipamendu berriek eta programazio kulturalek dituzten aukera ekonomikoak areago maximizatzea, estrategikoak bait dira Getxoko sustapen ekonomikoarekin aurrera egiteko.
- Kirol-jardueren alde egiten jarraitzea, dinamizazio ekonomiko eta bisitari ekarleak baitira (Nazioarteko ekitaldiak, hala nola, Bowl-a-rama eta Punta Galea Big Challenge).
- Laugarren Sektorea delakoarekin elkarlana sakontzea, Getxo adibide bait da lan honetan: gizarte-ekonomia bultzatzen jarraitzea, hala nola Getxoko Udalaren kontratazio-pleguetan klausula sozialak ezartzen jarraitzea, betiere Legediaren mugen barruan.
- Getxorentzat inbertsio estrategiko berriak eskuratzen jarraitzea, Getxoko jarduera ekonomikoari balio kualitatiboa emango diotenak, Getxon bizi eta lan egin nahi dugulako. Eta arlo honetan, beste proposamenen artean, Martiturrin gune bat eraikitzea daukagu, bertan bizitzeko eta jarduera ekonomikoak garatzeko
Getxo hazten laguntzea, horixe da getxotarrekin dugun konpromiso nagusia: bai bertako jarduera ekonomikoan eta aberastasunean, bai gizarte kohesioan zein justizian, baita bizitza kalitatearen erreferentzia gisa duen mailari eusten ere. Konpromiso hauek Getxoko EAJ-PNV-k eta Imanol Landak azpimarratzen dituzte, beti, zuzentasun, zintzotasun, gardentasuna, parte hartzea eta gobernu ona izanik oinarrizko ardatza nagusiak.