Imanol Landak Getxoren bizi kalitatea hobetzen jarraitzeko bere konpromisoa azpimarratu du
Getxok bizitza kalitatearen erreferentzia argia izaten segi dezan zaintzea, eta aurrera egitea, etengabe, daukagunak bere horretan jarraitzeko: ekipamenduak, zerbitzuak, irisgarritasuna, parkeak, plazak, ibilbideak, hondartzak, kirol egiteko guneak, bidegorriak etab…bi zutabe nagusirekin: getxotarren parte hartzea eta iraunkortasuna. Hau da, gizarte kohesioa, ekonomiaren pizkundea eta gobernu onarekin batera Getxoko alkatetza berresteko EAJ_PNVren hautagaiak azaldu dituen konpromiso nagusiak.
Imanol Landak azaldu du hurrengo legegintzaldi honetan amaituko dela "Getxo udalerria estrategikoki modernizatzeko prozesua". Ekonomia arlorako, kultura eta kirolerako egin diren ekipamenduak "izango dira gure udalerriaren hazkunde sozial eta ekonomikoaren motoreak". Getxo bizitza kalitatearen erreferente jotzen segitzea da Landak aurkezpen ekitaldian aipatu duen beste konpromisoa. Getxoko EAJ-PNV-k beste proposamen batzuen artean segitu nahi du herritarren zerbitzura dauden gune publikoak hobetzen eta garatzen, besteak beste Ignazio Deuna, Alango, Areetako Geltokiko edo Portu Zaharreko plazak. Azpimarragarri ere badira Nikolas Deunan , Aretxondon edo Kresaltsun oinezko bideak egiteko eta iresgarritasuna hobetzeko egingo diren lanak eta oztopo arkitektonikoak gainditzeko ekimen berriak aztertzekoa. “Gure asmoa da gure espazio publikoak getxotar guztion eskura jartzea, eta gure merkataritza zein ostalaritza bultzatzea, gure auzoak biziagoak eta dinamikoagoak izan daitezen” adierazi du EAJren alkategaiak.
Imanol Landak, getxotarrei eskaini eta aurkeztu dien programako hainbat proposamenen artean bateren bat azpimarratzekotan, hauek luzatu ditu:
- Algortako Mariandresena kalean espaloiak zabaltzea; Mariandresena eta Amezti kaleen arteko tartea oinezkoentzat jartzeko aukera;Algortako etorbidearen eta Areetako kale Nagusiaren ordenamendu berria egiteko azterlana, edota Getxo-Andra Marin estratak hobetzea.
- Areetako Geltokiko Plazan, epe laburrerako hobekuntzak egin nahi ditugu, herritarrek hobeto goza dezaten, adibidez, Santa Eugeniako jolas-gunean espazio estali bat jartzea berritzeko eta birgaitzeko proiektua zehazten eta adosten dugun bitartean.
- Gure espaloi eta errepideak zaintzeko zerbitzuak sendotu, berehalako erantzunak emateko gai izaten jarraitzeko.
- EUROPAKO 2014ko KIROL-HIRIRIK ONENA eta EUROPAKO ORO-ACES SARIA jaso ondoren, oinarri-kirola, kirol-jarduerak eta edozein adinetarako ariketa fisikoak dira gure funtsezko konpromisoa. Gainera, ahaleginak egiten jarraituko dugu Getxo hainbat motatako kirol-ekimen eta proposamenen nazioarteko erreferentea izan dadin, esate baterako, surfarena edo skatearena.
- Kulturaren aldeko apustu argia egingo dugu, eta abian jarri hainbat ekipamendu eta zerbitzu, hala nola, Getxo Antzokia, Musika eskola eta Romo Kultur Etxea. Bestalde, gure udalerrian lan handia eta ona egiten duten taldeekin batera ibiliko gara lanean, eta laguntza emango diegu, sortzen dituzten adierazpen artistiko eta kulturalak sustatzeko.
- Udalak euskararen alde bultzatzen jarraituko du; Getxon euskararen normalkunztaren alde egiteaz gain, erabilera sustatuko dugu, Getxon euskaraz bizi nahi duten herritarrek egiteko aukera izan dezan.
- Gure gazteentzako, Romo Kultur Etxeak aisialdi hezigarria eskainiko du, gazteleku berriak egingo duen programazioaren bidez, Algortan dagoeneko abian dagoen “Gauregun” gaztelekukoaren osagarri. Romo Kultur Etxean gazteentzako beste aukera asko ere egongo dira, hala nola, liburutegia, funtzio anitzeko aretoak, ikasteko aretoak, entseguak egiteko gelak eta grabazioak zein entzunaldiak egiteko tokiak. Eta ezin ahaztu Errekaganeko pabiloietan izando den egokitzea gazte ekimenei zuzenduta.
- Gaztelonjak programa, gazte-lonjen fenomenoan esku hartu eta bitartekaritzari ekiteko sendotuko dugu, eta baita Gazteek etxebizitza eskuratzeko oztopoak aztertzen jarraituko du Udalak, alokairtutza bultzatuz. Honen adibidea daukagu Alangoko 145 BOEetako %60, dagoeneko eraikitzen ari direnak, 35 urte baino gutxiago duten gazteentzat izango dira.
- Aparkalekuetan ere konpromisoa daukagu: Olarretxe kaleko eraldaketak dakartzanak (100), Alangoko BOEei dagozkienak (145), sustapen horrek Alangon bizi direnentzat jarriko dituenak (103), Domingo Iturrate-Maidagan aldeko aparkaleku-plaza berriak eta Ibarbengoako metro geltokian egingo den aldirietako aparkalekuak izango dituen 304 plazak.
- BIZIKLETAREN ALDEKO APOSTUA ere badago, egunerokoan garraiobide praktiko eta ekologikoa baita; horretarako, Getxoko bidegorri-sarea hobetu egingo dugu eta bizikleta mailegurako sistema automatikoa (GETXOBIZI) ere bai.
- Getxotarron segurtasuna: gure helburua da Getxon segurtasuna areagotzen jarraitzea, eta horretarako, kudeaketa hobetzeko neurriak jartzen jarraituko dugu polizien erantzuna eraginkorragoa izan dadin, hala nola Polizia unitate batzuen aktibitatea bultzatu, zerbitzu hori getxotarrengana areago hurbiltzeko, baita merkataritza eta ostalaritza sektoreetara ere.
Konpromiso hauek Getxoko EAJ-PNV-k eta Imanol Landak azpimarratzen dituzte Getxo hazi arazteko, beti, zuzentasun, zintzotasun eta gobernu ona izanik oinarrizko ardatz bezala.