Elorrioko EAJ-PNV-k musika eskolaren kudeaketa Udalaren esku uztea eta indartzea proposatzen du

Helburua, Elorrioko Musika Eskola, musika prestakuntza araupetua eskainiko duen eskualdeko erreferente bilakatzea da. EAJ-PNV-k konpromisoa hartzen du klaseak ematen diren eraikineko instalazioak hobetzeko.

Elorrioko EAJ-PNV-k musika eskolaren kudeaketa Udalaren esku uztea eta indartzea proposatzen du 16Maiatzak
2015
2015 MaiatzaK 16 |
Berria

PARTEKATU

Elorrioko EAJ-PNV-k Musika Eskolaren kudeaketa Udalaren esku uzteko eta zerbitzu hori indartzeko proposamena egin du, zerbitzu propio gisa, Zuzendaritza Taldearen partaidetzarekin, irakaskuntza planak aurrera eroan ahal izateko. Horrela, zerbitzu hobea bermatuko litzateke, Udalak zuzenean kudeatuko  lukeelako.

Lan ildo horren beste helburuetako bat Elorrioko Musika Eskola, musika prestakuntza araupetua eskainiko duen eskualdeko erreferente bilakatzea da, ikasleek (250 adingabeko inguru) euren musika ikasketekin bertan jarraitzeko aukera izan dezaten. Gaur egun aukera bakarra Durango da, eta prestakuntza araupetua jasotzeko itxaron zerrenda luzeak daude. Hau da, helburua, Udalaren laguntzarekin Musika Eskolak indar gehiago hartzea da.

Halaber, EAJ-PNV-k konpromisoa hartzen du, klaseak

Interesatu Zaitez